Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bikote bila dabiltzan euskaldunek Kaixomaitia.com harremanetarako webgunean saiakera egin dezakete

Bikote bila dabiltzan euskaldunek Kaixomaitia.com harremanetarako webgunean saiakera egin dezakete

Lotsati edo amodio kontuetan orain artean zoritxarrekoak izan direnek eta pertsona bereziren bat ezagutzeko itxaropenari eusten diotenek ez dute amore eman behar, harremanetarako webgune berritzaile bat balia baitezakete: Kaixomaitia.com, Euskal Herri barruan edo Diasporan bizi diren euskaldunentzat ligatzeko webgunea. Bertan harpidetu eta datu pertsonal batzuk eman ondoren -zure zaletasunak zeintzuk diren edo aisialdiaz nola gozatzen duzun aipatuz adibidez- zure mutil edo neska aproposenaren bila has zaitezke edo lehenengo urratsa ematen duten horietakoa ez bazara, beste erabiltzaileren batek zurenagako interesa eduki arte itxaron dezakezu. Zergatik ez probatu, zer galtzen duzu saiatzearekin?

Donostia-San Sebastián. Azken urteotan zabaldu diren teknologia modernoek ligatzeko sistemak ere irauli dituzte. Orain arte tabernak, unibertsitatea, lantokia, edo auzoko supermerkatua toki aproposak ziren erakartzen gintuen horrengana gerturatzeko eta ausardiaz berarekin hitz egiten hasteko. Orain nesketan edo mutiletan egiteko beste modu bat aurkeztu digu internetek, ligatzea gustuko dutenei aukeraz beteriko mundu bat irekitzen dielako eta lotsatienek euren buruak anonimotasunaren babespean gorde ditzaketelako.

Harremanetarako orrialdeen presentzia eta gorakada nabarmena da interneten (milaka webguneetan ikus daitezkeen banner edo publizitate oharrek hala berresten dute) eta jadanik gure artean dugu euskaraz eta gizon eta emakume euskaldunentzako sorturiko harremanetarako webgunea.

Ligatzera!

Kaixomaitia.com-ek euskaldunen ligatzeko abileziaren inguruan sorturiko topiko eta txiste txar guztiekin bukatu nahi du. Hotzak eta barnerakoiak izan ala ez, apaindu eta koloniarik bota gabe etxetik mugitu gabe liga daitekeela kontutan hartuta, aitzakia gutxi gelditzen zaie bikotea aurkitzen ez duten euskaldun kexatiei. Parte hartzea erraza da: harpidetu eta erabiltzaile kontua aktibatu ondoren, zure izaera eta bizitzaren inguruko galdetegi bati erantzun beharko diozu.

Zure adina, sexua eta bizitokiaz gain (orrialdeak Euskal Herriko zazpi probintziak eta Diaspora ere aintzat hartzen ditu), zure zaletasunen inguruan hitz egin edo aisialdiaz nola gozatzen duzun aipatu behar da (adb: kirola, musika, zinema...). Galdetegiak bete ondoren, Kaixomaitia.com-eko tresna ezinbestekoena erabiltzea bakarrik gelditzen da: profil bilatzailea.

Gizon ala emakumea zaren eta gizon ala emakume (edo bien) bila zabiltzan azaldu behar da zure interesen arabera adin kontutan mugak batzuk jarri ondoren. Zure bilaketaren emaitzak eta profilak kontsultatu ditzakezu eta gehien erakartzen zaituzten erabiltzaileei mezu pribatuak bidaltzeko aukera duzu. Hortik aurrera, bakoitzaren trebetasuna erakustea besterik ez da falta. Gisa honetako gainerako webguneetan gertatzen den legez, atariko aukera guztiak baliatzeko diru kopuru jakin bat ordaindu behar duzu, baina saiatzeak merezi dezake.

Hazten doan proiektua

Orain dela bi urte jaio zen Kaixomaitia.com eta etengabe joan da jarraitzaileak gehitzen. Harpidedun kopurua gero eta handiagoa denez, arduradunek web orria eraldatu egin dute bere edukiak hobetuz eta erabiltzaileentzako aukera gehiago eskainiz. Halaber, zozketa eta sari ugari ere ipini dituzte azken aldi honetan harpidedunen partaidetza sustatzeko, hala nola Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak, Ipod Nano bat edota Eguberritako Saski bat. Webguneak, urtebeteko epean, egun dituen 800 harpidetzak bikoiztu nahi ditu horrela 2010 urte amaierarako 2.000 harpidetzetara iristeko.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.