Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskara/gaztelania hiztegia zure mugikorrera jaitsi dezakezu, Diasporatik ere bai

Euskara/gaztelania hiztegia zure mugikorrera jaitsi dezakezu, Diasporatik ere bai

2008/06/03

Azken egunetan EuskalKultura.com-en gure irakurleen mezu dexente jaso ditugu, Sakelako Hiztegia izeneko euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia Diasporatik telefono mugikorretara nola jaitsi daitekeen galdetuz. Sakelako Hiztegia sustatu duten Donostiako Euskara Patronatoarekin eta Eleka Ingeniaritza enpresarekin harremanetan jarri gara, gure irakurleen zalantzak argitu nahian. Hiztegia munduko edozein lekutik deskargatu daiteke, wap sistema edo internet bidez, jarraian azaltzen ditugun pausu erraz hauek jarraituz.

Donostia-San Sebastián. Donostiako Euskara Patronatotik Mikel Etxebestek, telefono mugikorretarako hiztegi hau sustatu duen taldeko kideak, ideiak harrera oso ona izan duela baieztatu dio EuskalKultura.com-i.  'Kasu batzuetan hiztegia gordetzeko adina memoriarik ez zuten telefonoekin arazoak izan dira, baina modelo zaharrenetan izan da gehienbat. Izan ere, hiztegiak azkenean 20.000 sarrera ditu eta ez hasieran aipatu ziren 8.000 haiek', azaltzen du.

Hiztegia telefono mugikorretara deskargatzeko hiru bide daude:

-Lehena SMS bidez da, 'Hiztegia' hitza 5464 zenbakira bidaliz. Sistema honek arazorik gabe funtzionatzen du Hegoalden. Mezuaren prezio 0,15 eurotakoa da, eta behin ordaindu ostean hiztegia doan erabili daiteke nahi adina aldiz.

-Bigarren modua Wap sistemaren bidez da. Eleka Ingenieritzatik aukera hau nola erabili azaltzen digute: 'Telefono gehienek Wap sistema instalatuta dute internet bidez jokoak, politonoak eta abar jaitsi ahal izateko', azaltzen dute. Kasu honetan erabiltzaileak bere telefonoak aukera hau ematen duela baieztatu ondoren sisteman sartu eta  www.euskaraz.net/wap helbidea idatzi behar du. Telefonoak berak internera jo eta hiztegia eskuratuko du. Internet bidez egiten duenez, edozein herrialdetik erabili daiteke sistema hau.

-Hirugarren eta azken aukera internetera konektatutako ordenagailu baten bidez da. Kasu honetan erabiltzaileak www.euskaraz.net/wap/Donostia_hiztegia.jar helbidera jo behar du eta bertan artxiboa ordenagailuan gorde dioen botoia sakatu. Erabiltzaileak Bluetooth sitemadun ordenagailu eta telefonoa baldin badu sistema honen bidez pasatuko du hiztegia mugikorrera. Operazio bera ordenagailua eta telefonoa USB bidez lotuz egin daiteke ere.

Edozein kasutan, gaiari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero edo sistema deskargatzeko prozesuari buruzko zalantzak argitzeko, gure irakurleak Eleka Ingenieritzarekin harremanetan jar daitezke, e-maila bidaliz, hona.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Euskara/gaztelania hiztegia zure mugikorrera jaitsi dezakezu, Diasporatik ere bai

Hiztegia duen telefono baten irudia