Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albistegia

Maila bat gorago
'Beraiek egin zuten' liburua: Jose C. Paz herriko euskal historia Alvarez Vazquez lantegia medio kontatuta

'Beraiek egin zuten' liburua: Jose C. Paz herriko euskal historia Alvarez Vazquez lantegia medio kontatuta

2009/12/28

Abenduaren 19an aurkeztu da Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxean 'Ellos lo hicieron' (Beraiek egin zuten) liburua. Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz idazleak Jose C. Paz-en urtetan funtzionatu zuen Alvarez Vazquez lantegi eta langileen historia kontatzen du liburu honetan. 'Galiziako gizon batek Urbin, Basaurin, eraiki zuen bere lehenengo lantegia eta ekimentsua zenez, beste bi Ameriketan, Montevideon eta Argentinako Jose C. Paz-en. Makina bat euskaldun etorri ziren lantegi honetan lanera; hori dela eta gaur egun euskal jatorria duen jende ugari dago Jose C. Paz hirian, baita San Miguelen eta inguruko beste herri batzuetan ere', azaldu dio liburuaren egileak EuskalKultura.com-i. Oraingoz, 400 aleko tirada egin da eta FEVAk baimena eskatu dio Uribeondo andreari datorren urtean Buenos Airesko Liburu Azokan aurkezteko.

Gehiago Irakurri…

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak batera ospatu zituen Euskararen Eguna eta Urte Bukaera

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak batera ospatu zituen Euskararen Eguna eta Urte Bukaera

2009/12/28

Montevideotik, hiriburu uruguaitarreko Euskal Erria Euskal Etxekoek Euskararen Nazioarteko Eguna eta Urte Amaiera festa ekitaldi berean ospatu zituztela adierazi digute. Ekitaldia euskal egoitzako Ezkurra Aretoan gauzatu zen eta deialdiko programako parte, koru musika eta euskal folk tradizionala eskaini ziren, euskara ikasle eta irakasleek eta elkarteko bazkide eta lagunek osatutako entzulego baten aurrean.

Gehiago Irakurri…

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (I)

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (I)

Euskal herritar guztiena eta modu berezian euskaraz mintzatzen direnen eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Argentinako Diasporan, euskara ikasleak dira jai honen protagonista berezi, beraiek bermatzen baitute Euskal Herritik hamabi mila kilometrora euskararen geroa. Euskal Etxe batzuetan abenduaren 3an bertan ospatu zen ENE. Beste batzuetan ondoko asteburu edo astean. Edonola ere, jolasak, ekitaldi kulturalak eta topaketak Argentinako hainbat euskal etxetan egin ziren, Saltatik Patagoniara eta Mendozatik Buenos Aires probintziara. Hona hemen hurrerapen bat (I).

Gehiago Irakurri…

Bikote bila dabiltzan euskaldunek Kaixomaitia.com harremanetarako webgunean saiakera egin dezakete

Bikote bila dabiltzan euskaldunek Kaixomaitia.com harremanetarako webgunean saiakera egin dezakete

Lotsati edo amodio kontuetan orain artean zoritxarrekoak izan direnek eta pertsona bereziren bat ezagutzeko itxaropenari eusten diotenek ez dute amore eman behar, harremanetarako webgune berritzaile bat balia baitezakete: Kaixomaitia.com, Euskal Herri barruan edo Diasporan bizi diren euskaldunentzat ligatzeko webgunea. Bertan harpidetu eta datu pertsonal batzuk eman ondoren -zure zaletasunak zeintzuk diren edo aisialdiaz nola gozatzen duzun aipatuz adibidez- zure mutil edo neska aproposenaren bila has zaitezke edo lehenengo urratsa ematen duten horietakoa ez bazara, beste erabiltzaileren batek zurenagako interesa eduki arte itxaron dezakezu. Zergatik ez probatu, zer galtzen duzu saiatzearekin?

Gehiago Irakurri…

EuskalKultura.com egiten dugunok zorion beroak opa dizkiogu munduan barreiatutako euskal familia osoari

EuskalKultura.com egiten dugunok zorion beroak opa dizkiogu munduan barreiatutako euskal familia osoari

2009/12/24

Eguberrietan gaude, gure irakurleetako askorentzat data bereziak egutegian, familia asko bildu eta elkarretaratuko baitira, une goxoak pasatuz eleka, kantuz, jan-edaten eta denbora partekatzen. EuskalKultura.com-etik aukera baliatu nahi dugu gure desio eta agiantza onenak bidaltzeko munduan barreiatutako euskal familia osatzen duzuenei, bozkarioa eta irria lagun izan ditzazuen. Esan, bestalde, eta azken urteotan ohitura dugunez, urte hasierako lehenengo egunetan ez dela EuskalKultura.com aterako, urtarrilaren 1etik San Sebastian egunera arte. Egun horietan lanean segituko dugu, baina barrurako, beraz betiko e-mail eta telefonoetan, baina buletina plazaratu gabe. Zorionak eta agiantzarik onenak, irakurle!

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Ibaimusic webgunea: euskal musika erosteko modu berria, legepean jaistea, zuzenean ordenadorera

Ibaimusic webgunea: euskal musika erosteko modu berria, legepean jaistea, zuzenean ordenadorera

2009/12/24

Eguberrietan gaude, musika oparitzeko garai aproposa. Atzo sarean aurkeztu zen Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe, Eguberri kantuak eros ditzakezu (erdi prezioko eskaintzan) edota katalogo zabal batean hautatu: Akelarre, Amaia Zubiria, Egan, Erramun Martikorena, Gontzal Mendibil, Xabier Amuriza, Gorka Knörr, Guk, Laja eta Landakanda, Anje Duhalde, Imanol, Orfeoi Donostiarra edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Gehiago Irakurri…

Arrecifesko gizataldeek euren berri eman zuten Euskal Etxeak antolatutako 'Aiton-amonen Txokoan'

Arrecifesko gizataldeek euren berri eman zuten Euskal Etxeak antolatutako 'Aiton-amonen Txokoan'

2009/12/24

Leku askotatik etorritako immigranteek eraikitako herrialdea da Argentina. Haiek pairatutako lazeria eta gabezien, eta egindako lanaren emaitza dira bertako hiri eta herriak. Etorkin bakoitzaren eskarmentua ez da ahaztuko iraganak gogoan segitzen duen bitartean. Eta hori da 'Aiton-amonen Txokoaren' helburua. Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak antolatuta, ekimenera bildu ziren Arrecifesko kolektibitateetako ordezkariak. Hiru egunez, gizataldeek objektu baliotsuak, dokumentuak eta oro har immigrazioaren lekukotasuna ematen zuten gauzak jarri zituzten ikusgai euskal etxeko areto nagusian. 'Nondik gatozen jakiteak jarraitu behar dugun bidea argitu dezake', azaltzen dute antolatzaileek, 'eta Aiton-Amonen Txokoa abiapuntu ona da atzerako begirada hori ematen hasteko'.

Gehiago Irakurri…

Datorren otsailaren 6an euskal immigrazioari buruzko erakusketa zabalduko da Ellis Island-en (AEB)

Datorren otsailaren 6an euskal immigrazioari buruzko erakusketa zabalduko da Ellis Island-en (AEB)

2009/12/23

New York hiriaren aurrean dagoen uhartetxo bat da Ellis Island, baina 1892tik 1954ra AEBetara bertatik sartu ziren 12 milioi emigrante europarrentzat, bizimodu berri baterako sarrera eta hastapena izan zen [edo 'amerikar ametsa' lortzeko ate itxia beste hainbatentzat, lur amestua ia ikutu arren, eriak eta beste hainbat atzera bota baitzituzten]. Gainerako emigranteentzat bezala, urte horietan New Yorketik legepean emigratu eta estatubaturatu ziren euskaldunentzat ere, euren historiako parte da. Izan ere, bertan gordetzen dira egun euskal-amerikar diren hainbaten aita-ama, aiton-amona edo aurrekoen datuak, noiz sartu eta nondik heldu ziren. Gaur turisten lekua den Ellis Island-en emigrazioaren historiaren euskal zatia islatzen duen erakusketa zabalduko du Boiseko Euskal Museoak, Jaurlaritzarekin lankidetzan, datorren otsailaren 9an, hiru hilabetez, 300.000 bisitari espero dituztela.

Gehiago Irakurri…

Pello Mari Otaño bertsolariaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko prestakuntzak hasi dira jadanik

Pello Mari Otaño bertsolariaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko prestakuntzak hasi dira jadanik

Pello Mari Otaño bertsolaria Rosarion (Argentina) hil zenetik 100 urte beteko dira hastear dagoen urteko maiatzean. Diasporarekin harreman berezia zuen olerkariari, dagokion omenaldia egingo zaio eta horretarako prestakuntzak abian jarri dira jadanik bere jaioterri Zizurkilen. Otañoren memoria behar den bezala goraipatu eta aldarrikatzeko herriko hainbat erakundek bat egin dute, eta jadanik 3 bilera izan dituzte ekitaldiak eztabaidatzeko. Blog bat ere argitaratu dute bertartik omenaldiaren inguruko guztia jarraitzeko.

Gehiago Irakurri…