Hemen zaude: Hasiera Albisteak Chacoko 'Kotoiaren Lurra' EEko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak urte azkeneko emanaldi eskaini du

Chacoko 'Kotoiaren Lurra' EEko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak urte azkeneko emanaldi eskaini du

2009/12/22

Chacoko Resistenciako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak aurtengo bere azken emanaldia egin zuen abenduaren 12an, larunbata, hiriburu chacotarreko Don Bosco ikastetxean. "Honela bedi? Eta guztia kaosa zen" izenburupean, euskal etxeari lotutako tailerrean urte osoa antzerkia lantzen ibilitako aktoreek lan ederra ekaini zieten bertaratutakoei. Zorionak guztiei eta orain ongi irabazkitako oporrak baliatzeko aukera da.

Resistencia, Argentina. Abenduaren 12an, larunbata, urte azkeneko antzerki erakustaldia antolatu zuen hiriko Don Bosco ikastetxean Kotoiaren Lurra Euskal Etxeari atxikitako 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak. Iluntzeko emanaldia izan zen eta ekitaldia bederatzi t'erdietatik aurrera garatu zen.

¿Así sea? Y todo era caos... (Honela bedi? Eta guztia kaosa zen) izan zen taularatutako obraren izenburua. Agertokia xake joko taula handi bat zen. Jokalari bat bertan, eta zazpi figura txuri erlijio-egien ordezkari ziren eta zazpi beltz zientzi-egien ordezkari. Honela hasten zen partida.

Antzezten, honako aktoreak: Cecilia Gimenez, Mauro Ariel Carruego, Samuel Alegre Muñoz, Patricia López Mastori, Nuria Scolari, Daniel Ramírez, Marianela Echavarría, Javier Pujalte Ibarra, Rocío Gabriela Villoldo, Valentina Selzer Bancalani, Matías Benegas, Emmanuel Aucar, Sergio Nicolas Chaparro eta Noelia López Mastori. Jokalaria: Johanna Vanesa Valenzuela.

Zuzendaria: Lorena Busciglio. Zuzendariaren laguntzailea: Lucía Lipsich. Argiztatzailea: Francisco Villar. Makilajea: Lourdes Judith Melgarejo.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.