Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lourdes Arrechea artista mexikarrak "Mutis-Mutandi... " erakusketa berria zabalduko du asteazkenean DFn

Lourdes Arrechea artista mexikarrak "Mutis-Mutandi... " erakusketa berria zabalduko du asteazkenean DFn

2009/12/14

Baztenen jatorria duen Lourdes Arrechea margolari mexikarrak erakusketa berria inauguratuko du heldu den asteazkenean, abenduak 16, México DFko Coyoacango 'Jesus Reyes Heroles' Kultura Etxean. 'Mutis-Mutanti...begirada batek mila hitzek baino gehiago dio' izenburupean, erakusketak hirurogei bat pieza biltzen ditu formato desberdinetan eginak, kolore ugaritasunik erabili gabe. Aste osoan bisitatu ahal izango da, datorren igandera arte, sarrera libre eta kitorik.

Mexiko Hiria, Mexiko. Jatorriz Mutis–Mutanti, una mirada dice más que mil palabras (Mutis-Mutanti...begirada batek mila hitzek baino gehiago dio) izena duen erakusketa ez da batere Lourdes Arrecheak zabatzen duen lehena, aurretik hogeitik gora eginak baititu Mexikon bertan zein artistak jatorria duen Nafarroan.

Arrecheak hirurogei bat pieza prestatu ditu erakusketa honetarako, eta "hortxe da begia garatuko, ez irudi gisa soilik metafora gisa baizik, margolanak agerian uzten duen narratibotasun objetiboaren barnean. Erakusketa honek sortze eta gai aldetiko berrikuntza puntu bat ekarri nahi du, helburua begial ikustea izanik edo begiak zu ikustea, arte erakusketa bat manera desberdin batez atxematea lortzeko", azaltzen du hitzorduari buruz banatu den prentsa-agiriak.

Erakusketa datorren asteazkenean zabalduko da, abenduak 16, arratsaldeko sei t'erdietan Mexiko DFn, Coyoacango Sra. Catarina auzoko 'Jesus Reyes Heroles' Kultura Etxean, Francisco Sosa # 202 helbidean. Abenduaren 20ra arte egongo da zabalik, sarrera libre eta doainik.

Lotura interesgarriak

Lourdes Arrechearen soslaia, lanak eta harremanbidea
http://lourdes-arrechea.artelista.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.