Hemen zaude: Hasiera Albisteak literatura
A. Martinena, V. Lascurain eta Carmen Maldonado Villegasko Kontaketa Txundigarrien Lehiaketan irabazle

A. Martinena, V. Lascurain eta Carmen Maldonado Villegasko Kontaketa Txundigarrien Lehiaketan irabazle

2009/12/04

Alberto Martinena (Venado Tuerto-koa), eta Maria del Carmen Maldonado y Valeria Lascurrain (General Villegasekoak) izan dira General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeak deitutako 'Kontaketa Txundigarrien Literatur Lehiaketa'n irabazle atera direnak. Sariak emateko ekitaldia gaur ostirala, abenduaren 4ean, iluntzeko zortzietatik aurrera egingo da Euskal Etxean. Ekitaldi berean Kimuak saileko lau laburmetraia eskainiko dira, Telmo Esnaol, Anartz Zuazua, Oriana Alcaine eta Alejandra Márquez, eta Nacho Vigalondorenak.

Gehiago Irakurri…

Erromako argitaletxe batek italianoz idatzitako ¡Viva Zumalakarregui! kaleratu du, I. Karlistadan girotua

Erromako argitaletxe batek italianoz idatzitako ¡Viva Zumalakarregui! kaleratu du, I. Karlistadan girotua

2009/11/30

Italian argitaratu den '¡Viva Zumalakarregui!' eleberriak Euskal Herriak bizi izandako Lehen Gerra Karlistan kokatzen du nobelaren protagonista, Isidore Magues margolari frantsesa. Bertan izandako bizipenek ardazten dute Valentino Pugliese idazleak aurkeztutako istorioa. Idazte prozesuan Zumalakarregi Museotik bildu zuen besteak beste Pugliesek nobela egokiro girotzeko informazioa. Idazlanak sari batzuk jaso ditu dagoeneko, argitaletxearen webguneak azaldu eta Sustatu.com albistegiak islatzen duenez.

Gehiago Irakurri…

John Ralston hautatu dute Austriako Linz hirian Nazioarteko Pen Club-eko buru, euskaldunen botoez

John Ralston hautatu dute Austriako Linz hirian Nazioarteko Pen Club-eko buru, euskaldunen botoez

2009/10/26

“Hitzak, hitzak, hitzak… besterik ez”, William Shakespeare-ren aipu famatua eta enigmatikoa erabili du International Pen Club-ak bere 75. Kongresuan, Austriako Linz hirian --Europako Kultura Hiriburua aurten-- urriaren 19tik 25era bitartean. Nazioarteko mailako idazle erakunde handienaren ardatzak ez dira hitzetara besterik mugatuko, hitzak profitatuko diren arren: adierazpen askatasunaren alde erreferentzia bihurtu da mundu mailan PEN Club 1926 urtean sortu zenez geroztik; jazarpena eta kartzela jasaten dutenen idazleekiko elkartasuna adierazi du behin eta berriz azken 50 urteotan hitz eta ekintzen bitartez ('Writters in Prision' Batzordeak 50. urteurrena betetzen du Manolis Glezios Greziako idazle atxilotuari babesa emateko sortu zenetik).

Gehiago Irakurri…

Mahai ingurua Euskal Literaturaz Muniken, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide partaide

Mahai ingurua Euskal Literaturaz Muniken, Harkaitz Cano eta Juan Kruz Igerabide partaide

2009/10/20

Juan Kruz Igerabide eta Harkaitz Cano poeta euskaldunak gaur arratsaldez mintzatuko dira Munike-n (Euskaltzaindiak dixit, alemanez München), euskal poesiaz, hiriko Cervantes Institutuak hilabete osoan Euskal Literaturaz daramatzan jardunaldien baitan. Eurekin batera arituko da Horst Weich filologo eta hispanista. Bihar, hirurek bat egingo dute ziklo bereko literatur irakurraldi batean. Euskal Literatura Jardunaldiok joan den asteko asteartean hasi ziren bavariar hirian Ramiro Pinillari buruzko ekitaldi batez, egilea bera partaide, eta datozen egunotan gonbidatu ekarriko dituzte, besteak beste, Jon Kortazar eta Ludger Mees.

Gehiago Irakurri…

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarrari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarrari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

2009/10/15

Iaz euskaraz argitara eman zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriarengatik eman diote Kirmen Uribe idazle euskaldunari Espainiako Narratiba Saria. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen duen Sari hau hamabi laguneko epaimahai batek erabakitzen du eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako liburuak izan daitezke hautagai. Egilea harritu egin atzo saria eman ziotela jakindakoan, baina esan zuen oso momentu onean datorkiola, nobelaren gaztelaniazko argitaldaririk gabe baitzebilen eta sariak bultzada berria ekarriko omen dio 'Bilbao-New York-Bilbao'ri.

Gehiago Irakurri…

Alemanian dira Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Karmele Jaio, euren liburuak alemanez aurkezteko

Alemanian dira Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe eta Karmele Jaio, euren liburuak alemanez aurkezteko

2009/10/14

Egitarau betea izango dute bihar Frankfurten Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Miren Agur Meabe euskal idazleek, goizez mahai inguru batean parte hartzen, atzo hasi zen Liburu Azokaren baitan, eta arratsaldez, Azokako programatik kanpo, argitaletxe alemanek euskal lanak alemanez argitaratzen daramaten ildoko bi izenburu aurkezten, Goethe Unibertsitatean, Euskal Ikaskuntzen Alemaniako Etxea tarteko. Karmele Jaioren 'Mutters Hände' (jatorriz 'Amaren eskuak') eta Harkaitz Canoren 'Pasaia Blues' (izen berekoa euskaraz ere) dira irakurle alemanek zuzenean euren hizkuntzan irakurri ditzaketen aipatu bi azken liburuak eta egileen ahotsek azaldutako aurkezpenean bihar ezagutu ahal izango dituztenak.

Gehiago Irakurri…

Fabio Aristimunhoren euskal, katalan, galiziar eta espainiar poesia liburuez artikulua argitaratu du O Globok

Fabio Aristimunhoren euskal, katalan, galiziar eta espainiar poesia liburuez artikulua argitaratu du O Globok

2009/10/14

Brasilgo 'O Globo' egunkari garrantzitsuak, Fabio Aristimunho Vargas poeta eta itzultzaileak espainiar, galiziar, katalan eta euskal poesiez portugesez plazaratu dituen sail bereko lau liburuez artikulu erreseina argitaratu zuen joan den ostiralean. Bella Jozef irakasleak sinatzen du lana 'Herrialde baten aurpegi anitzak' izenburupean, eta aukera edertzat jotzen ditu liburuak Brasilen gutxi ezagutzen diren literatura hauetara hurbildu eta konturatzeko horra bildu dena zatiño txiki bat baino ez dela.

Gehiago Irakurri…