Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ibaimusic webgunea: euskal musika erosteko modu berria, legepean jaistea, zuzenean ordenadorera

Ibaimusic webgunea: euskal musika erosteko modu berria, legepean jaistea, zuzenean ordenadorera

2009/12/24

Eguberrietan gaude, musika oparitzeko garai aproposa. Atzo sarean aurkeztu zen Ibaimusic ekimena aukera aitzindaria da euskal musika munduan euskal diskoak edo euskal kantu solteak internetez eta legepean erosteko. Kalitate maila gorenaz (MP3 edo FLAC), erositakoa zeure ordenadorera ekar dezakezu, erabat legalki, eskubideak ordaindutako prezioaren barnean baitaude. Etxetik mugitu gabe, Eguberri kantuak eros ditzakezu (erdi prezioko eskaintzan) edota katalogo zabal batean hautatu: Akelarre, Amaia Zubiria, Egan, Erramun Martikorena, Gontzal Mendibil, Xabier Amuriza, Gorka Knörr, Guk, Laja eta Landakanda, Anje Duhalde, Imanol, Orfeoi Donostiarra edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Bilbao, Bizkaia. Aurkeztu berria da Euskal Herrian baina internetez eta, beraz, mundu osorako, Ibaimusic.com izeneko internet ataria, ekimen aitzindaria euskal musikaren barruan, atzodanik euskal musika internetez erosteko aukera ematen baitu --disko osoan zein kantu solteak--, zuzenean ordenadorera jaitsita, kalitate handiko bi formatotan (MP3 edo FLAC) eta legalki. Katalogo historiko bat biltzen du --IZ disketxearena-- eta bere baitan topa daitezke, kantarien artean, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Bittor Aiape, Erramun Martikorena, Gontzal Mendibil, Gorka Knörr, Imanol edo Xabier Amuriza bertsolaria; berbena taldeak, dantzarako, tartean, Akelarre, Egan edo Joselu Anayak; rock taldeak, hala nola Asgarth, Bizkar Hezurra, Broken Bihotz o Mak; trikitixa eta folk musika, tartean Auntxa ta Iturbide, Laja ta Landakanda, Txanbela, Marcos Landa edo Xaximiku; koru musika, Orfeoi Donostiarra edo Dan Ignazio korala; Txotxongillo Taldea haur musika; edo Golden Apple Quartet donostiarrek eta Txatanuga Futz Band edo Zubipeko Swing-ek, besteak beste, egiten duten musika alai eta dantzarako kutsakorra (ikus zerrenda artikuluaren azkenean).

Edo Eguberri musika --oraintxe bertan erdi prezioko eskaintzan--, tartean Zilarrezko Eguberria (San Ignazio abesbatza) edo Olentzero (Errenteria Musikal, Ereintza Elkartea).

Sarean musika saltzen ipini den ekimena Ibaimusic da, Ibaizabal argitaletxeak arlo honetarako zabaldu duen baliabide berria. Erosi nahi diren disko edo kantuak begiratu eta erabaki ondoren, bilatzaila baten bidez ezkerreko zutabean, edo gaika, eskuinekoan, erosteko operazioa bururatzeko eman beharreko pausoak erraz eta argi azaltzen ditu webguneak hemen, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez, gainera, hiru hauek baitira atariak erabiltzen dituenak.

Erosteko, normala denez, lehenengo erregistratu beharra dago, atarian sartzen aldi oro edo erosketa bat egiten dugun oro datu guztiak eman behar izan ditzagun. Erregistratuta goteak erabiltzaile izen bat eta pasahitza bat ematen dizkizu, identifikatzeko eta operazioak egiteko baliatzen dena. Audio materiala MP3 edo FLAC formatuetan jaitsi daiteke, ondoren CD-Rom batera pasa, audio erreproduktore batean entzun edo eramangarri batera pasatzeko, laguntza sailak biltzen dituen baldintzetan.

Katalogoa, une honetan eskuragarri dagoena (egilea eta diskoaren izenburua)

-Akelarre GAU PASA...
-Amaia Zubiria AMONAREN MENGANTZA
-Amaia Zubiria MAMI XURI
-Anje Duhalde NAHAS MAHAS
-Anje Duhalde XABIER AMURIZAREN KANTARI
-Asgarth JAINKOEN EGOITZA
-Asgarth ETORKIZUNAREN SUSTRAIAK
-Auntxa ta Iturbide URRESTILLAKO TRIKITIXA
-Bernard Braucli TEKLADURAKO XVIII. MENDEKO EUSKAL MUSIKA
-Bittor Aiape BITTOR AIAPE
-Bittor Aiape BESTE ALDEAN
-Bittor Aiape GAZTEA NAIZ, ETA ZER!!
-Bittor Aiape AZKENA
-Bizkar Hezurra INFORMAZIO POZOINDUA
-Bizkar Hezurra BELDURRAREN KULTURA
-Broken Bihotz DESIOAK IZENA GRADUA GALTZEN DUENEAN
-Crazy World NICE NOISE
-Donostiako Ihauteriak DONOSTIAKO IHAUTERIAK
-Donostiako Orfeoia EUSKAL KANTAK
-Donostiako Orfeoia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa CENTENARIO BUEN PASTOR
-Egan NAHASEAN
-Egan KANTA ONENAK
-Epelde - Iturbide TRIKITIXA, BUELTIA ETA BEHETARRAK
-Erramun Martikorena PRIMADERARI
-Errenteria Musikal OLENTZERO
-Euskadiko Orkesta Sinfonikoa EUSKADIKO ORKESTA SINFONIKOA
-Euskal Herriko Soinu Tresnak EUSKAL HERRIKO SOINU TRESNAK
-Gipuzkoako Dantzak GIPUZKOAKO DANTZAK
-Golden Appel Quartet GOLDEN APPEL QUARTET
-Gontzal Mendibil ZU ZEU
-Gontzal Mendibil EGUNEN BATEAN
-Gorka Knörr HEGALDIA
-Guk BIDEZ BIDE
-Ilusio Faltsuak ITXOITEN ETA IKUSTEN
-Imanol ERROMANTZEAK
-Iñaki Salvador & Zilbor Hestea BI TAUPADA - DOS LATIDOS
-Iokin eta Iosu NIRE HERRIA BEZALA
-Isidro Larrañaga EUSKAL HERRIKO DANTZAK
-Joselu Anayak ONDO IBILI
-Joselu Anayak PAUSORIK PAUSO
-Laja eta Landakanda GURE OROITGARRI
-Laja eta Landakanda TRIKITIXA
-Lau Behi LAU BEHI
-Lau Behi LAU BEHI BI
-M-ak BARKATU AMA
-M-ak ZULOA
-Marcos Landa ALBISTURKO AHO-SOINUA
-Mari Cruz Galatas MARI CRUZ GALATAS
-San Ignacio Korua 1970-1995 ZILLARREZKO EGUBERRIA
-Sanchis y Jocano A LA CLANDESTINIDAD
-Txanbela HIRUGARREN KOXKAN
-Txanbela ARIN-ARINKETAN
-Txatanuga Futz Band HAU DOK UMORIA
-Txotxongillo taldea 25 URTE ZUEKIN!
-Xabier Amuriza MENDITIK MUNDURA
-Xaximiku SALDABERRI
-Zubipeko Swing VOILÀ!

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.