Hemen zaude: Hasiera Albisteak euskara eta hezkuntza
Renoko Unibertsitateak epea zabaldu du 'Douglass Distinguished Scholar Award' beka/sarirako 2010-11an

Renoko Unibertsitateak epea zabaldu du 'Douglass Distinguished Scholar Award' beka/sarirako 2010-11an

Renon, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) epea zabaldu du hautagaiak aurkez daitezen 2005etik hona urtero deitzen duen 'William A. Douglass Distinguished Scholar Award' delakorako. Oraingo deialdian 2010-11 ikasturteari dagokion beka/sari hau Euskal Ikasketen alorretako batean aditu edo espezialista den ikerlari edo akademiko bati zuzentzen zaio. Urtero aldatu ohi da aukeratutako alorra eta aurtengoan Euskal Historia ikergai duen pertsona baten bila dabil CBS. Ibilbide eta curriculum sendoa eta akademikoki innobatzailea beharko du izan. Hautagaiak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 15ean bukatuko da.

Gehiago Irakurri…

Buenos Airesko Unibertsitateak bere Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa hasiko du datorren asteartean

Buenos Airesko Unibertsitateak bere Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa hasiko du datorren asteartean

Datorren asteartean, abuztuaren 25ean, hasiko da Buenos Airesko Unibertsitatean (UBA) Euskara eta Euskal Kultura ikastaro berria, bertako Hizkuntza Laboratorioan. Ekimenak laugarren urtea izango du aurtengoa. Eskolak hastapen mailakoak izango dira eta izena emateko ez da gradu akademikorik eskatzen. FEVAk eta Unibertsitateak berak antolatutako kurtso hau gainditzen dutenek UBAren agiri bat lortuko dute. Hiru aurreko urteetan bezala, Teresa de Zavaleta euskaldun argentinarra izango da eskola emaile.

Gehiago Irakurri…

Idahoko zenbait tokitako euskara ikasleak bildu eta esperientzia amankomunak partekatuko dituzte

Idahoko zenbait tokitako euskara ikasleak bildu eta esperientzia amankomunak partekatuko dituzte

Joan den ikasturtean, Boise eta Homedale herri idahotarretako (AEB) euskara ikasleak lehenengo elkarretaratze bat egin zuten eta euskara klase bat eta afaria partekatu zuten. Ekitaldiak lortu zuen arrakastak bultzatuta, ikasturte berrian ekimena berriz ere planteatu da, eta baliteke aurreko Boise eta Homedale-ko ikasleez gain Gooding-ekoak ere emendatzea. Izaskun Kortazar NABOko Euskara koordinatzaileak animatu nahi ditu Estatu Batuetako gainerako euskara ikasle eta irakasleak molde honetako ekimenak gara ditzaten eta bil daitezen esperientziak eta eskarmentua partekatzeko ondoko edo ez-urruneko herri eta hirietako euskara eskolakideekin.

Gehiago Irakurri…

Euskalduna bazara eta Estatu Batuetan bizi bazara, animatu, euskarak euskara irakasle behar zaitu!

Euskalduna bazara eta Estatu Batuetan bizi bazara, animatu, euskarak euskara irakasle behar zaitu!

Zu zeu euskaraduna bazara eta Estatu Batuetan bizi bazara, jakin ezazu AEBetako euskara koordinatzailea, Izaskun Kortazar, zeu bezalako pertsonen bila ari dela euskara irakasle bilakatzeko. Ez da gauza konplikatua eta oso lan ona egin dezakezu Estatu Batuetako euskal kulturaren alde. Formakuntza euren kontu. Ikasleek beti zuk baino gutxiago jakingo dute eta urtean dirulaguntza bat izan dezakezu klaseak emateko. Zu zeu egoera horretan bazaude, edota Estatu Batuetan inor ezagutzen baduzu ezaugarri horiekin, idatz iezaiozu e-maila Izaskun Kortazarri. Hasteko, haurrekin aritzeko irakasle bat falta da San Frantziskon. Baina aukerak askoz ere gehiago dira. Eskatu mesedez xehetasunak Izaskun Kortazarri.

Gehiago Irakurri…