Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburu, disko, DVD eta argitalpenak internetez eros daitezke

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburu, disko, DVD eta argitalpenak internetez eros daitezke

Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak online bidezko salmenta sistemaren webgune berria aurkeztu du. Argitalpen katalogoa sarean ipintzearekin pertsona interesatuek, munduko edozein tokitatik eska dezakete informazioa Jaurlaritzak argitaratutako izenburuez. Nahi den liburua aurkitu edo edozein bilaketa egiteko, aski da horretarako ezarri den webgunera jo eta bertan adierazten diren jarraipideei jaramon egitea. Katalogoak bost atal nagusitako produktuak eskaintzen ditu: Kartografia (330 produktu), Soinu-materiala (43 izenburu), Bideo eta DVDak (363 DVD), Liburuak (7080) eta Aldizkariak (333 sarrera).

Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiko produktuak online erosteko denda birtuala plazaratu berri du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak, sail honen baitago aipatu argitalpen zerbitzua. Internet bidez erostea ahalbidetzen duen salmenta sistema honi esker, Eusko Jaurlaritzak edota bere menpeko erakundeek argitaratutako edozein argitalpen, munduko edozein tokitik eta etxetik mugitu gabe eskuratzea posible izango da.

Euskadiri zein Diasporari buruzko eta, oro har euskal gaiei buruzko material ugari biltzen du Katalogoak, teknikoagoak eta mundu ofizialarekin lotuagoak dauden hamaika tituluen artean. Kontsultak eta erosketak behin denda birtualean sartuta egin daitezke. Tituluak webguneak eskaintzen duen bilatzailean bila daitezke edota kontsultagai dagoen katalogoari (zerrendari) begirada emanez, honek argitalpenak bost multzotan banatuta dauzkala: Kartografia (330 produktu), Soinu-materiala (43 izenburu), Bideo eta DVDak (363 DVD), Liburuak (7080) eta Aldizkariak (333 sarrera).

Erosteko pausoak hemen datoz adierazita. Ordainketa Visa, Master Card edo Maestro txartelen bidez egin daiteke. Prozesua behin onartuta, e-mail bat iritsiko zaio bezeroari burututako erosketaren xehetasunekin, kode batekin eta ziurtagiriarekin. Itxarotea besterik ez da gelditzen erositakoa etxera iris dadin. Prozesu horren segimendua, kodearekin, hemendik egin daiteke.

-Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.