Paella Party Catering & Events Miami Florida Estatu Batuak (AEB)
'Zure etxeko oturuntza eta festa guk prestatuko dizugu'
- Kalea
- 16155 SW 117 Avenue Suit
- Herria
- Miami
- Herri kodea
- 33177
- Estatua/Probintzia
- Florida
- Country
- Estatu Batuak (AEB)
- Telefonoa
- 1 (305) 252-6669
- Faxa
- 1 (305) 252-1032
- E-posta
- boni@paellaparty.com
- Weba
- www.paellaparty.com
- Testua
- 1988ko jai-alai grebak eraginik hasi zuen Boni Guenechea pilotari gernikarrak geroztik handitu eta zabaldua duen catering zerbitzua. Hasiera batean paelletan oinarritua, geroztik ugaldu egin ditu zerbitzuak eta gaur egun bederatzi paella mota eskaintzeaz gain, bere menuak beste hainbat mota eta estilotako janariak zerbitzatzen ditu. Berdin antola ditzake lagunentzako bazkari edo afari bat bezeroen apartamentuan edota ezkontza oso bat villa bateko lorategietan edota kongresu baterako harrera-ekitaldia, janaria, kamareroak eta detaile guztiak barne. Bonik berak argitzen du, normala denez Floridan bezeroek gehien eskatzen diotenak baldintzatzen duela bere menua, baina bere webgunean ikus daitezkeen platerez gain, enkarguz ere prestatzen ditu, esaterako, porrusalda, txuletak eta haragiak euskal erara, bakailoa zenbait eratara (Bizkaikoa, pil-pil, ajoarriero...), angulak, kokotxak eta, hainbat arrain euskal moduan... Enpresan ari diren langileen artean badaude euskaldun gehiago, horien artean Patxi Altuna lasartearra, Mikel Urrutia gorliztarra, Isaac Argoitia Berriatukoa eta Daniel Erdocio donibane lohizundarra. Paella Party izen ezaguna da Floridan eta eskabideak heltzen zaizkio Floridako Cayo-etatik, Orlando, Houston eta New Orleans-eraino, nahiz eta normalean Florida duen inguru naturala. Hainbat artista, jet-set-eko eta politikariri zerbitzatu izan dio, horien artean Floridako estatuko goi agintariei eta baita Bill Clinton-i ere, presidente zela Floridara bisita ofizialean etorri zela.