Abenduaren 19an aurkeztu da Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxean 'Ellos lo hicieron' (Beraiek egin zuten) liburua. Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz idazleak Jose C. Paz-en urtetan funtzionatu zuen Alvarez Vazquez lantegi eta langileen historia kontatzen du liburu honetan. 'Galiziako gizon batek Urbin, Basaurin, eraiki zuen bere lehenengo lantegia eta ekimentsua zenez, beste bi Ameriketan, Montevideon eta Argentinako Jose C. Paz-en. Makina bat euskaldun etorri ziren lantegi honetan lanera; hori dela eta gaur egun euskal jatorria duen jende ugari dago Jose C. Paz hirian, baita San Miguelen eta inguruko beste herri batzuetan ere', azaldu dio liburuaren egileak EuskalKultura.com-i. Oraingoz, 400 aleko tirada egin da eta FEVAk baimena eskatu dio Uribeondo andreari datorren urtean Buenos Airesko Liburu Azokan aurkezteko.
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (I)
Euskal herritar guztiena eta modu berezian euskaraz mintzatzen direnen eguna da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Argentinako Diasporan, euskara ikasleak dira jai honen protagonista berezi, beraiek bermatzen baitute Euskal Herritik hamabi mila kilometrora euskararen geroa. Euskal Etxe batzuetan abenduaren 3an bertan ospatu zen ENE. Beste batzuetan ondoko asteburu edo astean. Edonola ere, jolasak, ekitaldi kulturalak eta topaketak Argentinako hainbat euskal etxetan egin ziren, Saltatik Patagoniara eta Mendozatik Buenos Aires probintziara. Hona hemen hurrerapen bat (I).
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Argentinako euskal etxeetan ere euskal hizkuntzaren doinua ozen entzun ahal izan zen Euskararen Egunean (eta II)
Euskal etxez etxe bidaiatu zen euskararen oihartzuna abenduaren lehenengo bi asteetan Argentinan zehar. Urte osoan egindako lana erakutsi nahian ikasle zein irakasleek topaketak eta jaiak antolatu zituzten. Kasu batzuetan, euskara ikasle (oraindik) ez direnek ere hartu zuten parte jakinminak bultzaturik. Euskal etxeetako gela eta kaleak ere gorri-berde-zuriz jantzi zituzten Argentinako euskaldunek arbasoen hizkuntza orain eurenganatuari merezitako omenaldia egiteko.
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

Bikote bila dabiltzan euskaldunek Kaixomaitia.com harremanetarako webgunean saiakera egin dezakete
Lotsati edo amodio kontuetan orain artean zoritxarrekoak izan direnek eta pertsona bereziren bat ezagutzeko itxaropenari eusten diotenek ez dute amore eman behar, harremanetarako webgune berritzaile bat balia baitezakete: Kaixomaitia.com, Euskal Herri barruan edo Diasporan bizi diren euskaldunentzat ligatzeko webgunea. Bertan harpidetu eta datu pertsonal batzuk eman ondoren -zure zaletasunak zeintzuk diren edo aisialdiaz nola gozatzen duzun aipatuz adibidez- zure mutil edo neska aproposenaren bila has zaitezke edo lehenengo urratsa ematen duten horietakoa ez bazara, beste erabiltzaileren batek zurenagako interesa eduki arte itxaron dezakezu. Zergatik ez probatu, zer galtzen duzu saiatzearekin?
2009/12/28

Gehiago Irakurri…

EuskalKultura.com egiten dugunok zorion beroak opa dizkiogu munduan barreiatutako euskal familia osoari
Eguberrietan gaude, gure irakurleetako askorentzat data bereziak egutegian, familia asko bildu eta elkarretaratuko baitira, une goxoak pasatuz eleka, kantuz, jan-edaten eta denbora partekatzen. EuskalKultura.com-etik aukera baliatu nahi dugu gure desio eta agiantza onenak bidaltzeko munduan barreiatutako euskal familia osatzen duzuenei, bozkarioa eta irria lagun izan ditzazuen. Esan, bestalde, eta azken urteotan ohitura dugunez, urte hasierako lehenengo egunetan ez dela EuskalKultura.com aterako, urtarrilaren 1etik San Sebastian egunera arte. Egun horietan lanean segituko dugu, baina barrurako, beraz betiko e-mail eta telefonoetan, baina buletina plazaratu gabe. Zorionak eta agiantzarik onenak, irakurle!
2009/12/24

Gehiago Irakurri… (Iruzkin bat)

Albiste gehiago…
DiasporarenAgenda
2009/12/29
Oaxaca, Mexiko.
Toño Barberena nafar jatorriko soinujole mexikarraren emanaldia hiriko erdigune historikoko zokaloan
2009/12/31
Bordele, Frantzia.
Gabon Zahar Urte Amaiera festa ospatuko dute Akitaniako hiriburuko Eskual Etxean
2009/12/31
San Francisco, Estatu Batuak.
Urte Berriari harrera ekitaldia Basque Cultural Center-en Michel Etcheverry kantariaren musika lagun
2009/12/31
Midvale, Utah, AEB.
Gabon Zaharreko festa ospatuko dute Utah-ko Euskal Etxekoek Lion's Club-ean
2010/01/04
Chascomus, Argentina.
Gaurko hasiko da 'Udaleku', Argentinako lehenengo euskal udalekua, herrialdeko zenbait euskal etxeetako gazteak partaide
Datozen hitzorduak…
 
ArgazkiGaleria
MUNDO VASCO. Aurkezpen bat egin zuen joan den 10ean, osteguna, Argentinan Chacabuco herritik herrialde osorako bokazioz ateratzen den Mundo Vasco aldizkariak. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean izan zen eta Mundo Vascoko zuzendari Luis Aramburu mintzatu zen. Ekimenaz bideo labur erakutsi eta aldizkariaz hitz batzuk esan ondoren, Roberto Arizmendiren '¡Gora Vasco!' dokumentala eman zen. Ondotik, lehenik Aramburuk berak filma komentatu eta publikoa ere solastu zen; tartean dokumentaleko protagonista, Guillermo Larregui 'El Vasco de la Carretilla', ezagutu zuen edo hurbileko izan zuen batek ere ekarri zuen bere lekukotasuna.
argazki gehiago