Hemen zaude: Hasiera Baliabideak J.T. Basque Bar Euskal Jatetxea Gardnerville Nevada Estatu Batuak (AEB)

J.T. Basque Bar Euskal Jatetxea Gardnerville Nevada Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak

J.T. Basque Bar & Dining Room

Kalea
1426 Main Street
Herria
Gardnerville
Herri kodea
89410
Estatua/Probintzia
Nevada
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
(775) 782-2074
Testua
Ahozko istorioetako batek dio egurrezko eraikin hau 1895ean ekarri zutela Virginia City-tik Genoa-ra eta gero Gardnervillera. 1954an John eta Grace Jaunsaras eta Jimmy eta Grace Trounday senar-emazte euskaldunek erosi (horregatik J T izena, Jaunsaras eta Trounday) eta euskal ostatu bilakatu zen. 1960an Jean (& Shirley emaztea) eta Pete Lekumberry anaia ortzaiztarrek erosi zuten. Pete Euskal Herrira itzuliko zen eta Jean-ek lekua atxiki zuen 1993an bihotzeko batek zendu zuen arte. Geroztik bere seme-alabek, Marie Louise eta Jean Baptiste Lekumberryk, segitzen dute. Tabernak eta jatetxeak Mendebaldeko giroa dauka, pianoa ere badu. Musikagailu bat bertako ezaugarri da, euskal eta amerikar musikez. Kapela eta diru-paper bilduma bat ere biltzen JTk, diru-paperak sapaiatik eskegiak. Herria astekaria ere prest dago barrako alde batean, bezeroen irakurgai. Kanpoan eta barnean dauzka eserlekuak. Mary Louisek euskara mintzo du eta zerbait frantsesa eta espainola. Bere aitak esan ohi zuen, eta hala erabiltzen zuen JT-ren iragarki: "Andereak ez du ongi kozinatzen/ Ez da hortako dibortzatzen/ Segur nahi du promenatzera/ Ekarri JTrat afaltzera".
Gardnervilleko "JT" euskal ostatuko gela nagusia (argazkia EuskalKultura.com)

Gardnervilleko "JT" euskal ostatuko gela nagusia (argazkia EuskalKultura.com)