Aitor Narvaiza Harrijasotzailea Elko Nevada Estatu Batuak (AEB)
- Herria
- Elko
- Herri kodea
- 89801
- Estatua/Probintzia
- Nevada
- Country
- Estatu Batuak (AEB) - Herri Kirolak
- E-posta
- basco39@hotmail.com
- Testua
- Elkon harrijasotzaile ibili zen "Choch" Zaga izan zuen maisu Aitor Narvaizak. Behin baino gehiagotan arituak ziren Choch eta bera Boiseko euskaldunen kontrako harrijasotze apustuetan. Gaur egun, harrijasotzaileak biltzea erraza ez denez, lehiaketarik ez da antolatzen gehiago, erakustaldiak baizik, euskal festetan gehienetan. Normalean 100 kilotako harri biribila erabiltzen du bere erakustaldietan Aitor Narvaizak.<br><br>
Ermuan jaioa (Urko da bere aitaren baserria), berak bederatzi urte zituela etorri zen Nevadako Battle Mountain-era bizitzera Narvaiza familia. Bere familia Battle Mountain-en (Balamont-en, bertako zaharren euskalkian) bizi da oraindik, bera berriz Elkon. Izan ere, Elko konderriko "deputy sheriff" edo sheriff-laguntzailea da Aitor Narvaiza. Ingelesaz gain, euskara zertxobait eta gaztelania mintzatzen ditu.<br><br>
Aitor Narvaiza harrijasotzailea eta orohar kirolzalea izateaz gain, ogibidez sheriffaren bulegoko ofiziala da
|