Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Gauden Bat Dantza Taldea Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Gauden Bat Dantza Taldea Chino Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
5181 Sierra Bonita Lane
Herria
Chino
Herri kodea
91710
Estatua/Probintzia
Kalifornia
Country
Estatu Batuak (AEB)
E-posta
gaudenbat@gaudenbat.com
Weba
www.gaudenbat.com
Nola Iritsi
Klikatu hemen
Bazkideak
22
Testua
Klubik sortu baino dexente lehenagotik egiten ziren Hego Kalifornian euskal dantzak, hala nola Bastanchury eta Chilibolost arrantxuetan. XX mende erdialdean emigrante euskaldun andana berria etortzearekin batera 1946an Southern California Eskualdun Kluba eta, geroago 1968an, Chinoko Euskal Kluba sortu ziren.<br><br> Euskal elgarretaratzeen giro horretan, 1960 hamarkadan Gauden Bat izena hartuko zuen dantzariak sortu ziren. Jean-Louis Cihigoyenetche arnegitarra izan zuen zuzendari. Gizon-emakume gazteak ziren eta Southern California Eskualdun Klubaren itzalpean hasi ziren. 1986an Chinoko Klubak Euskal Etxea eraiki zuelarik, ordura arte han-hemenka egiten zituzten errepikak bertan egiteari ekin zioten, eta Chinoko Euskal Etxearen inguruan dabiltza gaur egun. 16tik 39 arteko 22 kidek osatzen dute taldea.<br><br> Euskal Herri osoko dantzak egiten dituzte, Bizkaiko Dantzari Dantzatik Zuberoako Godalet Dantzaraino. Hainbat jaialdi euskaldun eta ez-euskaldunetan aritu izan dira, Chinon, Las Vegasen, Ontarion, San Franciscon, New Yorken, Claremont-en, Renon, Boisen eta Vancouver-Kanadan, besteak beste. Ezkontzetan eta komunitate ekintzetan ere dantzatu ohi dute.
Chinoko (Kalifornia) Gauden Bat dantza taldea

Chinoko (Kalifornia) Gauden Bat dantza taldea