Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak balantze ona egin du 2009an eginiko kultur ekitaldiez

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak balantze ona egin du 2009an eginiko kultur ekitaldiez

2009/12/22

Buenos Aires probintziako Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxetik, bertako Kultura Batzordeak 2009ean zehar eginiko ekitaldien berri bidali digu, balantze ona eginez eta, besteak beste, honako ekimenak aipatuz: Ipuinaren Ordua antolatzea; haurrentzako euskal joko tradizional saioak antolatzea; 'Zer dakiten euskaldunez lehiaketa; 'Eraik dezagun etxea' lehiaketa; Nerea Grassik emaniko hitzaldia; argazki erakusketa; fresagailuen emate-ekitaldia; EEko liburutegia taxutzea; nagusientzako denborapasa ekintzak.

Ayacucho, Argentina. Udako tartearen ondotik, Euskal Odola Euskal Etxeko Kultura Arloko lankide taldea bildu zen eta aurten urtean zehar garatu nahi ziren ekimenen zerrenda egin zuen. Hauek dira ekimenok eta horiek inguruko balantzea, Fermina Mariezcurrena taldeko kide eta Euskal Etxeko arduradunak emaniko informazioa baliatuz.

1) Ipuinaren Ordua antolatzea
2) Haurrentzako euskal joko tradizional saioak antolatzea
3) 'Zer dakit euskaldunez' lehiaketa
4) 'Eraik dezagun etxea' lehiaketa
5) Nerea Grassik emaniko hitzaldia
6) Argazki erakusketa
7) Fresagailuen emate-ekitaldia
8) EEko liburutegia taxutzea
9) Nagusientzako denborapasa ekintzak

Urte hasieran aurreikusitako proposamen hauek guztiak egin eta gauzatu dira, arrakastaz. Ekimenok oihartzun polita lortu dute komunitatean, anitzak, boteretsuak eta adin guztiak kontutan harturik egoin baitira. Mila esker parte hartzaile guztiei.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.