Hemen zaude: Hasiera Albisteak 'Gogora ekarriz...' ekimena daroate La Platan, "egungo Euskal Etxera nola iritsi ginen ongi ezagut dezagun"

'Gogora ekarriz...' ekimena daroate La Platan, "egungo Euskal Etxera nola iritsi ginen ongi ezagut dezagun"

Joan den larunbatean, abenduaren 12an, Urte Hondarreko festaren testuinguruan gauzatu zen Argentinako La Platako Euzko Etxean "Gogora ekarriz: geure iraganeko pasadizo eta oroitzapenak" izeneko topaketa, lan-talde batek Erakundeko Historia Gordailus sortzeko bidean garatutako ekimena. Elkarretaratzeak 2010erako iragarri den ziklo baten hasiera adierazi zuen, helburua, "guztiek ongi jakin dezagun nola iritsi ahal izan den Euskal Etxea gaur egun dena izatera".

La Plata, Argentina. Urte batzuk badira garatzen ari dela La Platako Euzko Etxe barnean ekintza sorta bat bertako historia ondarea gordetzearren, hau guztia 'Matxin Burdin' liburutegitik eragin eta puxatua, bazkideen aldetik oihartzun polita lortuz, gainera.

Lehenengo pausoa argazkiak biltzea izan zen, dokumentuak, egunkari mozketak eta elementu grafikoak biltzea, ondoren digitalizatzeko, sarrera bakoitza ongi dskribituta, beti ere materiala uzten zuen jendea eta euren oroimena lankide. Material hori jaiekin proiektatzen da, Euzko Etxeko Hargatik aldizkarian argitaratu izan da, interneteko leku batzuetan plazaratu dura...

Geure historiako datu eta lekukotasunik gal ez dadin

Lan hori amaitzeke, eta denbora aldetik aldi berean egitea erabakita --"denboraren kontra" lehiatu beharra honen guztiaren ezaugarri baita--, espazio eta gune berri hau sortu da orain, euskal etxeko historiako partaide edo lekuko izan zirenei euren oroitzapenak eta buruan atxikitzen dituzten datuak biltzeko eta grabagailuetara edo ordenadorera husteko asmoarekin. Gertatutako ekitaldi edo ekimen txikirik ez dago hor, egunerokotasunaren testigantza ematen duten ekarpenek ere balio baitute.

"Izotza puskatu" zutenak eta ekimena abiarazi zutenak Rosita Ibarguren, Martha Gimenez eta Elsa Letamendi izan ziren, pixkanaka beste batzuk segida hartu zutela, xehetasun eta kontaketa berriak erantsiz hasierakoei. 2009ko lan taldeko partaide dira, besteak beste, Alfredo Larrañaga, Rosita Ibarguren, Gladys Medina, Maria Fernanda Astigarraga eta duela gutxi bildu da baita ere Emilia Bastida, filmaketaren ardura hartuz. Hasieran partaide ibili ziren baita ere Felipe Otxotorena, Mirentxu eta Olga Torre...

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.