Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Nicolaseko Euskal Etxeak bat egin zuen ipuin kontalarien nazioarteko deialdiarekin, 'irriak emendatuz'

San Nicolaseko Euskal Etxeak bat egin zuen ipuin kontalarien nazioarteko deialdiarekin, 'irriak emendatuz'

2009/12/23

Urte azken hau eta bizi dugun abenduak une egokia dirudi honelako ekimenak aintzat hartu eta Ipuin Kontalarien moduko hitzorduekin bat egiteko, irakurketazaletasuna haur, nerabe eta helduekin partekartzeko. Hala ulertu dute, behintzat, San Nicolaseko Euskal Etxekoek, Buenos Aires probintzia argentinarrean, eta "Ipuina konta... eta irriak emenda' lelopean euren deia egin zuten, Luciana Carolina Martín eta María Teresa Fernández bolondres eta Vilma Raquel Fontana koordinatzaile, haurren arreta ekarriz eta ipuinak antzeztuz eta guzti.

San Nicolas, Argentina. Deialdia, beraz, nazioartekoa zen, abenduaren 12an egin eta 18an errepikatzeko, eta ekimenarekin bat egitea erabaki zuen San Nicolase de los Arroyoseko euskal etxe argentinarrak, Belgrano 139ko bere egoitzean eginiko deiari eutsiz, nahiz eta eguraldiak horretarako batere lagundu ez zuen.

Euskal Etxeak eginiko gonbitapeneko koordinatzaileak Cuenta Cuentos atariari azaldu bezala, "nahiz eta biltzeko orduan hura eurijasa handi bat zen, txintxo bildu ziren gure herriko Euskal Etxera Luciana Carolina Martin eta Maria teresa Fernandez bolondresak".

Eguraldi gaiztoa guztientzat izan zen gaizto, ordea, eta ondorioz "haur gutxi inguratu ziren, ama eta amatxi batzuk lagundurik". Ipuinen irakurketak haurren interesa biztu zuen eta, kontatzaileek hala proposaturik, ipuinak irudikatu eta antzezteko ideiari baiezkoa eman zioten, bapatean asmatutako antzezpena eginez, honelako lan batek eskatzen duen sormena eta irudimena landuz.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.