Hemen zaude: Hasiera Albisteak euskal etxeak
Urteko Batzar Orokorra egin du Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoban: Raul A. Onnainty-k darrai lehendakari

Urteko Batzar Orokorra egin du Villa Mariako Euzko Etxeak, Cordoban: Raul A. Onnainty-k darrai lehendakari

2009/08/11

Barne araudiak agindu legez, Urteroko Batzar Orokorra egin dute joan den uztailaren 31ean Cordoba probintzia argentinarreko Euzko Etxea-ko bazkideek, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak eginez. Emaitzei dagokienean, Raul Alberto Onnainty buru duen taldeak gobernatuko du euskal etxea agintealdi berrian. Onnainty-rekin batera arituko dira Juan Francisco Pagola Ormaechea, lehendakariorde; Ismael Martínez de Alegría, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Néstor Giraudo, diruzain; eta Miren Guridi, diruzainorde, beste zenbait batzordekideren artean.

Gehiago Irakurri…

Bihar egingo du bere urteroko Euskal Jaia Mountain Home-ko EEak; iragan astean Julian Celaya izan zuen bisitari

Bihar egingo du bere urteroko Euskal Jaia Mountain Home-ko EEak; iragan astean Julian Celaya izan zuen bisitari

Mountain Home-ko Euskal Etxeak --'Euskal Lagunak Elmore County Basque Association'-- bihar egingo du bere urteroko Euskal Jaia. Ohi bezala, herriko 'Basque Park' edo Euskal Parkean izango da, aire libreko eremu egokia baita, bere euskal pilotaleku historiko berritua, euskaldunek bertan utzitako markaren ohorezko monumentua, berdeguneak eta gainerako instalazioak tarteko; baita ere, ahaztu gabe, garai batean herriaren ikurra izan zen eta datorren urtean 100 urte beteko dituen Bengoechea Hotelaren eraikina. Herriak, bestalde, Julian Celaya Jaurlaritzako Diasporarako zuzendari berriaren bisita izan zuen joan den astean, bertako euskal komunitatearen harrera ekitaldia eta guzti.

Gehiago Irakurri…

Txinako Euskal Etxeak 2010ko Boiseko Jaialdi erraldoirako proposamena egin die bazkide eta lagunei

Txinako Euskal Etxeak 2010ko Boiseko Jaialdi erraldoirako proposamena egin die bazkide eta lagunei

Urtebete falta da, baina planak behar bezala egin eta bidaia egoki antolatzeko, gauzak garaiz behar dira egin. Hori pentsatu dute, doaike, Txinako Euskal Etxeko lagunek, deia eta proposamena egin baitiete euren bazkide eta adiskideei, 2010eko uztail azkenean Boisen (AEB) egingo den euskal Jaialdi erraldoira joan eta Txinako Euskal Etxe gisa parte hartzeko. Euskal Herrian bertan eta Diasporako beste leku batzuetan hastekotan dira baita ere antzeko bidaiak antolatzen. Datorren udan, Boiseko Jaialdi, Euskal Herritik kanpo egingo den euskal jairik handiena izango da, kanpoko Euskal Herriaren bilgarri eta munduko euskal kulturaren hiriburu. Zalantzarik gabe, ahal baduzu, inguratu zaitez, ez zaizu damutuko.

Gehiago Irakurri…

Chascomusko EEk bere zine-eztabaida ekimeneko hirugarren saioa egingo du larunbatean, 'Haize Gaztea'k eratuta

Chascomusko EEk bere zine-eztabaida ekimeneko hirugarren saioa egingo du larunbatean, 'Haize Gaztea'k eratuta

2009/08/06

Chascomus herri argentinarreko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak aditzera eman duenez, euskal etxe barneko Haize Gaztea eta Eusko Hazia-ko gazteek eraturik, datorren larunbatean bere hitzaldi/zine/eztabaida ekimeneko hirugarren emanaldia bat egingo da, elkartearen egoitzan eta kasu honetan 'Transizioa Euskal Herrian' gaiari lotua, horretarako sarrera eta testuingurua Cesar Arrondoren hitzek ipiniko dutela, ondoren Julio Medem zuzendari donostiarraren 'La pelota vasca' proiektatuz eztabaidari bide emateko.

Gehiago Irakurri…

Valparaiso (Txile) eta Arrecifesko (Argentina) Euskal Etxeek datozen bi asteotan ospatuko dute San Ignazio

Valparaiso (Txile) eta Arrecifesko (Argentina) Euskal Etxeek datozen bi asteotan ospatuko dute San Ignazio

2009/08/05

Valparaisotik (Txilen) eta Arrecifestik (Argentinan) bertako bi euskal etxeok idatzi digute, adierazteko datorren iganderako, lehenengoak, eta datorren asteko iganderako, bigarrenak, atzeratu dutela batean zein bestean Iñaki Deuna edo San Ignazioko urteroko euren euskal festa. Batean zein bestean festa handia da santu azpeitiarrarena urteko egutegian eta dantzariak, euskal musika eta bazkari herrikoia izango dituzte. Arrecifesen, gainera, bertako Maral musika taldea arituko da, euskarazko errepertorioko kantuak Mariana Dominé Irigoyenen ahotsaren eztiaz gozatuz.

Gehiago Irakurri…

Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' prestatzen ari Immigrantearen Festaren 30. edizioan parte hartzeko

Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' prestatzen ari Immigrantearen Festaren 30. edizioan parte hartzeko

2009/08/04

Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxea, Argentinako Buenos Aires probintzia barnealdean, aurrera ari da hilabete barru bertan egingo den Immigrantearen Urteroko Festarako prestakizunekin, partaide eta antolatzaile gisa, hala baita Coronel Pringles-eko Rotary Club, Udaleko Kultura Institutua eta herrian presentzia daukaten gainerako gizataldeetako elkarte ordezkariekin batera.

Gehiago Irakurri…

'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketak segitzen du Argentinako euskal etxeetan ibiltari

'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketak segitzen du Argentinako euskal etxeetan ibiltari

Eusko Jaurlaritzak, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) eta Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteak(NABO), Herri Musikaren Txokoarekin batera antolatutako 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketa Argentinako euskal etxe askotan ikusi ahal izan da azken bolada honetan eta halaxe jarraituko du, ibiltari, 2009. urteko gainerakoan, hasteko. Euskal musika-tresna tradizionalak zabaltzeko asmoa duen ekimen honek, Argentinaz gain, Andorra, Brasil, Kanada, Estatu Batuak, Txile, Kuba, Espainia, Frantzia, Uruguai eta Venezuela bisitatuko ditu. Mikel Arrazolaren berrogeita hemeretzi argazkik osatzen dute, eta soinu-tresnak eta soinu-joleak ez ezik, musikaren ingurua eta giroa ere islatzen ditu.

Gehiago Irakurri…

San Ignazio meza igande honetan Caracas-ko Eusko Etxean, Juan Calvo eta Juan Boterhorn-en gomutaz

San Ignazio meza igande honetan Caracas-ko Eusko Etxean, Juan Calvo eta Juan Boterhorn-en gomutaz

2009/07/31

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.

Gehiago Irakurri…

Villa Mariako Euzko Etxeak bihar eta igandean egingo ditu Urteko Biltzar Nagusia eta San Ignazio Jaia

Villa Mariako Euzko Etxeak bihar eta igandean egingo ditu Urteko Biltzar Nagusia eta San Ignazio Jaia

2009/07/29

Uztail amaiera ekintzez bete samarra Villa Mariako Euzko Etxea egiten ari dena, batetik --eta EuskalKultura.com-eko agendak garaiz iragarri bezala-- atzo bertan burutu baitzen Alex de la Iglesia zine zuzendari bilbotarrari eskaintzen ari zaion emanaldi zikloko hilabete honetako proiekzioa, 'La Comunidad' eskainiz. Horrekin batera, elkarteko Ohiko Biltzar Nagusirako deia egin du biharko euskal etxeak; eta iganderako, berriz, San Ignazio Eguneko Jaia programatu du, meza eta bazkariarekin, etxeko dantzari txiki, gaztetxo eta gazteak arituko direla, ekitaldiko etekinak euren Bahia Blancako Euskal Asterako bidaia ordaintzen laguntzeko.

Gehiago Irakurri…

San Ignazio eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Buenos Airesen 'Laurak Bat' Euskal Etxeko kideek

San Ignazio eguna ospatzeko egitarau berezia antolatu dute Buenos Airesen 'Laurak Bat' Euskal Etxeko kideek

Loiolako San Ignazioren eguna euskal diasporan gehien ospatzen den jaietako bat da. Batez ere urte gehien dauzkaten euskal etxeetan ekintza eta jai bereziak antolatzen dira euskal santuaren eguna ospatzeko eta Buenos Airesko 'Laurak Bat', munduko euskal etxeetan zaharrena, izan ere. Laurak Bat-ek uztailaren 31ean, San Ignazio egunean bertan alegia, hasiko ditu festak. Besteak beste musika, pilota partidak eta dantza erakustaldiak izango dira euskal etxean uztailaren 31etik abuztuaren 7ra arte.

Gehiago Irakurri…