Hemen zaude: Hasiera Albisteak Patagonian ere bai!: Rio Coloradoko EEak euskarari buruzko topaketan bildu zituen inguruko euskal etxeak

Patagonian ere bai!: Rio Coloradoko EEak euskarari buruzko topaketan bildu zituen inguruko euskal etxeak

Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak anfitrioi lanak egin zituen euskarari buruzko lehen topaketa patagonikoan. Bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten inguruko Viedma eta Bahia Blancako euskal etxeek eta haien ordezkaritzak Rio Coloradoko lagunekin bildu ziren euskara eta euskal kultura ardatz zituzten jarduerak egiteko. Topaketen arrakasta ikusirik datorren urterako edizio berria beste euskal etxeei ere zabaltzea pentsatu dute antolatzaileek.

Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak Patagonia eta inguruko beste euskal elkarte batzuk bildu zituen joan den abenduaren 16ean. Zehazki euskal etxeetako euskara ikasleak hartu zuten parte topaketa honetan: Rio Coloradokoak anfitrioiak izan ziren eta Viedma eta Bahía Blancakoak bisitariak. Eguna hasteko hamaiketako batekin egin zieten harrera Ibaiko Euskaldunak-ekoek bisitariei, Rocio Basterra euskara irakasleak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. Topaketak datozen urteetan jarraipena izan dezan espero dute antolatzaileek eta datozen edizioetan inguruko euskal etxe gehiago gonbidatzeko asmoa agertu dute jada.

 'Patagonian ere bai!' 2007 (3)

[Goiko irudian Rio Coloradoko euskaldunek bisitariei harrera egiteko eskaini zieten hamaiketakoa (argazkiak R. Basterra)]

 

Eguneko jarduerak elkar ezagutzeko ariketa batekin hasi ziren: partaideak binaka jarri eta bakoitzari buruzko orriak bete zituzten elkarri galderak eginez. Jarraian ikasleak taldeka banatu eta talde bakoitzari lantzeko gai bat eman zitzaion: Kirolak, Baserriak, Euskara, Heriotza, Ikurrak, Euskal Dantzak, Artzaintza... besteak beste.

'Patagonian ere bai!' 2007 (4)

[Bertak ez zuen euskara ikasleen jarduera hau galdu nahi izan, nahiz eta bere urtebetze eguna izan, eta ikaskideek Zorionak abesteko aprobetxatu zuten]

 Taldeek internet eta euskal etxeko liburuak erabili zituzten gaiei buruzko informazioa eta argazkiak eskuratzeko. 'Horrela pixkanaka bakoitzak bere lana osatu zuen eta izugarrizko lanak egin zituzten!', azaltzen du Rocío Basterrak. Bukatzean talde bakoitzak bere gaiari buruzko aurkezpen bat egin zuen, irudi, argazki eta abestiekin lagunduta. Jardueran parte hartu zuten ikasleez gain euskal etxeko kide asko gerturatu zen aurkezpen hau ikustera.

 


'Patagonian ere bai!' 2007 (5)
[Ekimenean parte hartu zuten lagunek Euskal Etxeko patioan bazkaldu zuten]

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (06)

[Amaya, Juan eta Luciano euren gaia azaltzen: 'Dantzak, Ikurrak eta Heriotza']

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (07)
[Ikasleak Alicia eta Aurorak Herri Kirolak gaiari buruz egin zuten aurkezpena entzuten]

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (08)

[Zudaire familia eta Esther Euskara eta Euskalkiak gaia aurkezten]

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (09)

[Entzuleek Euskal Herrian Euskaraz abestu zuten euskarari buruzko aurkezpeneko ariketa bezala]

 

Erakusketa ostean ikasturte bukaerako agiriak jaso zituzten Rio Coloradoko euskara ikasleek eta bertaratutako beste euskal etxeetakoek ere izan zuten oparirik. Egunari bukaera biribila emateko zozketa egin zen eta ia denek jaso zuten zer edo zer: agendak, oparitxoak edota 'Patagonian ere bai!' eguneko lema idatzita zuten elastikoak. 'Inoiz ez ahazteko Patagonian ere euskaraz egiten dela'.

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (10)
[Silvia eta Lidia, Ibaiko Euskaldunakeko zuzendaritzako kideak eta Rocío Basterra euskara irakasleak urte bukaerako agiriak eman zizkieten ikasleei]

 

'Patagonian ere bai!' 2007 (11)
[Rocío Basterra zozketako sarietako bat ematen Aurorari: 'Patagonian ere bai!' lemadun elastikoa]

 'Patagonian ere bai!' 2007 (12)


[Ekitaldian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak]

 

 

Lotura interesgarriak

 

 

Río Colorado, Argentina

Wikipedian

 

 

Euskara ikasleak zinemagile Bahia Blancako Euskal Etxean

EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko urtarrilaren 16ean

 

 

Jaurlaritzak Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxea errekonozitu du

EuskalKultura.com-en argitaratua 2005eko apirilaren 6ean
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Patagonian ere bai!: Rio Coloradoko EEak euskarari buruzko topaketan bildu zituen inguruko euskal etxeak

Ongi Etorri zioen kartel handi batek hartu zituen bisitariak Rio Coloradon (argazkia R. basterra)