Hemen zaude: Hasiera Albisteak Saltako 'Gure Etxea' EEa, Argentina Iparraldean, bertako gabetuentzako laguntza neurriak ari da aztertzen

Saltako 'Gure Etxea' EEa, Argentina Iparraldean, bertako gabetuentzako laguntza neurriak ari da aztertzen

2009/09/21

Euskal Etxea munduko gazteenetakoa da, gazteena ez bada, joan den abenduaren 3an sortu baitzen Argentina Ipar-Iparraldean. Saltako 'Gure Etxea' da, Bolivia eta Paraguaiko mugan, eta dituen helburuen artean, euskal nortasuna sendotu, landu eta bere inguruan horren lekukotasuna ematea, baina erroturik dagoen argentinar komunitatea eta bere ongitasuna ahaztu gabe. Azkeneko igande honetan bilera egin zuten eta, besteak beste, bertako jende gabetuentzako sostengu neurriak aztertzea erabaki zuten, laguntza medikoa emanez, eskolan lagunduz eta legearen aurreko aholkularitza eskainiz.

Salta, Argentina. Joan den igandean, irailaren 20ean, Saltako Gure Etxea Euskal Etxeko kideak, Argentinako Salta probintzian, lan-bilera bat egin zuten, elkartea osatzen duten batzordeetako zenbait kide bertaratu zirelarik.

Euskal Etxeko idazkari den Emilio Fernandez Turuk txostena aurkeztu zien bildutakoei, erreferentzia emanez duela gutxi Buenos Airesen FEVAn antolaturik eginiko Euskal Kultura Tailerraz, bera izan baitzen bertako euskal etxeko ordezkari. Batzarrak, bestalde, Guillermo Echazu bazkidea izendatu zuen Bigarren Mendeurreneko Batzordeko partaide izateko, Euskal Etxearen izenean.

Azkenik, eta elkarteko lehendakari den Jorge Saracho Bianchik EuskalKultura.com-i adierazi dionez, Euskal Etxea aztertzen ari da neurri batzuk Saltako populazio gabetua laguntzeko, hala nola laguntza medikua ematea, bigarren maila ikasten ari diren ikasleei gai batzuetako sostengu eskolak ematea, eta aholkularitza juridikoa ematea.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.