Hemen zaude: Hasiera Agenda New Yorkeko Euskal Etxeak Jesus de Galindez euskal politikaria omenduko du, bere bahiketaren 50. urteurrenean
Dokumentu Akzioak

New Yorkeko Euskal Etxeak Jesus de Galindez euskal politikaria omenduko du, bere bahiketaren 50. urteurrenean

Zer
agenda
Noiz
2006/10/14 2006/10/14
2006/10/14
Non
New York, AEB
New York, AEB
Larunbat honetan, urriaren 14a, New Yorkeko Euskal Etxeak Jesus de Galindez euskal idazle eta politikaria omenduko du, bere bahiketaren 50. urteurrenean. Euskal Etxeak ekitaldi ugariz hornitutako programa prestatu du euskal komunitateko kide eta Euskal Gobernuaren ordezkari izan zena omentzeko. Hasteko, Iñaki Bernardo eta Iñigo Camino idazleek 'La Tumba Abierta' biografiaren reedizioa aurkeztuko dute Euskal Etxean. Ondotik Galindez ezagutu zuten Euskal Etxeko kideek berari buruzko hitz batzuk eskainiko dituzte. Musika ere izango da entzungai, Donostiako Gaztelubide korua eta Kepa Junkera trikitilariaren eskutik. Eta egunari bukaera borobila emateko, elkarteko kide eta lagunentzat afaria zerbitzatuko dute. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bidali e-maila hona.