Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Henrike Knörr Borràs
Dokumentu Akzioak

Henrike Knörr Borràs

2008/06/02

Vitoria-Gasteiz
Diasporarekin harremana izandako pertsona izan zen Henrike Knörr euskaltzaina, joan den apirilaren 30ean zendua. Eusko Jaurlaritzako Diaspora gaietarako Aholku Batzordeko kide zen, Euskaltzaindiaren izenean. Estatu Batuetako Diaspora ezagutzen zuen eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Mintegian eta Liburutegian ibilitakoa zen, bisitan eta ikerlanean. Hamar edo hamabost bat urte geroago, 1999an, Euskaltzaindiko ordezkari izan zen, toki berean, 'Renoko Aste Nagusia' (sic) izena hartu zuen ekitaldi-sortan. Azken urteotan, Txilen eta Argentinan ere ibili zen, zenbait hitzaldi emanez eta harremanak sendotuz kanpoko euskal komunitateetako kideen artean. Goian bego.