Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Manex Trounday
Dokumentu Akzioak

Manex Trounday

2008/06/04

Hiriburu, Lapurdi

Arrosan (Nafarroa Beherea) sortua, Argentinan eta Ipar Ameriketan gaindi baratzezain lanetan ibili ondoan, Euskal Herrira itzuli zen Manex Trounday. Hiriburun lagundu dugu Manex Trounday azken egoitzara, 84 urtetan. Hiltze hunek hunkitzen dituen guziei, eta Maixan bere andreari, doluminezko gure agurrak.

Kanta zaharrak gogoko zituenari, hara azken agurra bertsu berrietan, Sarako Luixa Guilzuk Herria astekariaren Maiatzaren 29ko alean emanak.

MANEZEN AGURRA

Gogoan ditut zure kapelu,
Ta zure esku azkarrak,
Nere etxea maiz alaitu du
Zure bozaren dardarak,
Iraganeko bazkari luze
Arno zaharraren sukarrak,
Gogoan denak atxiki ditu
Orduan ixila zen haurrak,
Oroimenean betiko dauzkat
Zuk eman kanta zaharrak.

Maiatz epelak eraman dauku
Pasa du neguaren hotza,
Utzi baratzean justu ireki da
Berak artatu arrosa,
Kantuz sartu da bizi berrian
Kantua baitzuen goza,
Arimek ere senditu dute
Dardara ta inarrosa,
Jaunak zerura helarazi du
Baratzezainaren boza.

Jaun Goiko onak eskuetan baitu
Biziaren oparia,
Eta halaber berak mozten du
Nahi duelarik haria,
Aingeru guziek orai diote
Gloria eta gloria,
Hemendik aitzinm alaituko da
Izpirituen bazkaria,
Hibiburutik heldu baitzauku
Manez Trounday kantaria.

Luixa Guilzu