Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Herriko Oñatirekin senidetua den Argentinako José C. Paz herria bisitatu du Iñaki Galdos diputatuak

Euskal Herriko Oñatirekin senidetua den Argentinako José C. Paz herria bisitatu du Iñaki Galdos diputatuak

2008/11/04

Oñati herri gipuzkoarrarekin senidetua den José C. Paz Buenos Aires probintziako herri argentinarra bisitatu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak joan den astean Argentinara hasi zuen bisitaren baitan. Gipuzkoako foru gobernuko diputatu izateaz gain euskal lurralde horretako EA alderdiko presidentea den Galdosek iragan astean La Platan Euskal Astearen barne egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartu zuen.

Buenos Aires, Argentina. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekitzako foru diputatua eta aldi berean Gipuzkoako EA alderdiko presidentea den Iñaki Galdos joan den astean heldu zen Argentinara, besteak beste La Platako Euskal Astearen barne Buenos Aires Probintziako Diputatu Ganberaren egoitzan joan den ostiralean egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartzeko, EA bere alderdiko ordezkari gisa.

Buruzagi politiko gipuzkoarrak Argentinako beste euskal etxe batzuk ezagutzeko baliatu du bidaia eta hitzaldiak ere eman ditu bere ikuspegia eta ahotsa ekarriz Euskal Herriko egoeraz, tartean Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxean. EA-Argentinako buruzagi eta alderdikideek lagunduta Argentinako euskal diasporaren berri, bertatik Euskal Herriko egoeran laguntzeko egin daitekeenaren berri eta euskal etxeen egoeraren berri eskuratu du.

José C. Pazeko kasuan, Gipuzkoako Kanpo Ekintzarako foru diputatu gisa daukan harremanaz gain, oñatiar gisa daukana aipa daiteke, Oñati eta José C. Paz senidetutako herriak baitira eta oso harreman emankorra baitaramate elkarrekin garatzen dituzten zenbait ekimen sozialei dagokienez. José C. Pazera egindako bisitan Iñaki Galdos, Argentinako EAko presidente den Mikel Ezkerrorekin heldu zen eta bertako 'Toki Eder' Euskal Etxeko Horacio Marotto Etxezahar lehendakaria eta Maria Angeles Oñederrarekin elkarrizketatu zen, bertako Euskal Etxearen egoitza bisitatu eta hainbat bazkide agurtuz eta herriko Udaletxean Ruben Caporaletti Gobernu Idazkariarekin eta Alberto Fernandez historialariarekin mintzatuz, bertako 'Noticias Paceñas' egunkariak jaso bezala.

Lotura interesgarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunea
www.gipuzkoa.net

EA-Argentina bloga
http://eaargentina.blogspot.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Euskal Herriko Oñatirekin senidetua den Argentinako José C. Paz herria bisitatu du Iñaki Galdos diputatuak

Mikel Ezkerro, Iñaki Galdos (bizkarrez), Ruben Caporaletti eta Maria Angeles Oñederra José C. Paz-eko Udaletxera eginiko bisitan (argazkia Noticias Paceñas)