Hemen zaude: Hasiera Albisteak bizi
Paranako Urrundik Euskal Etxeak bat egin du Entre Rios-eko erakunde esloveniarraren urteurren jaiarekin

Paranako Urrundik Euskal Etxeak bat egin du Entre Rios-eko erakunde esloveniarraren urteurren jaiarekin

2009/11/13

Entre Rios-eko Triglav Esloveniar Erakundeak zazpi urte bete ditu eta, ospatzearren, Argentinan presentzia esloveniarra zabaltzen eta bermatzen jarduten duten kargu nagusiak otordu batean bildu dira 'Paraná Itsas-klubean'. Bertara, Avgustin Vivod Esloveniako Embaxadorea eta Federico Borrás Alcain Urrundik Elkarte Euskaldunaren presidentea gerturatu ziren, besteak beste.

Gehiago Irakurri…

Buenos Airesko Euskal Echea Institutuak 'Etxetik etxera' lelopean ospatu zuen ikasturte amaiera

Buenos Airesko Euskal Echea Institutuak 'Etxetik etxera' lelopean ospatu zuen ikasturte amaiera

2009/11/13

Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko ikasleek euskara eta euskal kulturari buruzko tailer batean hartzen dute parte urtean zehar. Proiektuak jadanik bost urte ditu eta ume eta gazteen aurrerapenak, ezagutza eta engaiamenduari dagokionez, gero eta nabariagoak dira. 'Etxetik etxera' leloarekin baserriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuten ikasturte amaierako jaiaren antolatzaileek, eta baita ere, aldi berean, inoiz Euskal Herritik, etxetik, joan behar izan bazuten ere, Argentina etxe bihurtu zela euskaldun askorentzat. Bostehun inguru ikaslek ikurriñaren kolore eta dantzekin alaitasunez bete zuten eskolako Jai Alai jolastokia, Arrecifesetik propio etorritako Ugarritzak Taldeak eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldeak lagunduta.

Gehiago Irakurri…

Euskal Herrian barrena birtualki bidaiatzea posible da 'Google Street View' interneteko tresnarekin

Euskal Herrian barrena birtualki bidaiatzea posible da 'Google Street View' interneteko tresnarekin

2009/11/12

Interneteko bilatzaileetan geroz eta erreminta berritzaileagoak eskaintzen dira gure bilaketen emaitzak ahalik eta zehatzenak izan daitezen, eta duela urte batzuetatik hona mapak 'online' kontsultatzeko aukera daukagun arren, orain birtualki eta irudi errealekin kale eta errepideetatik bidaiatzeko sistema ere gure eskura dago 'Google Street View' tresnarekin. Euskal Herriko ibilbide ugari etxetik mugitu gabe bisita ditzakegu, nahiz eta oraindik euskal geografiako hainbat eremu gehitzeko dauden. 'Google Street View'-rekin, klik egin eta gustoko dugun herriko kaleetatik paseotxo bat eman dezakegu, etxeko zapatilak kendu gabe.

Gehiago Irakurri…

Amaia Renobales Barbier zientzilari sozialak 'Quetzalcóatl Merezimendu' saria jaso du Mexikon

Amaia Renobales Barbier zientzilari sozialak 'Quetzalcóatl Merezimendu' saria jaso du Mexikon

2009/11/12

2009ko Migrazioaren Nazioko Bigarren Astean, Amaia Renobales gizarte zientzilari euskaldunak 'Reconocimiento Quetzalcóatl' izeneko saria jaso du, "migranteekin egin duen lan bikaina" sarituz. 'End Child Prostitution, Child Pornography and Trafficking of Children for Sexual Purposes' (ECPAT) erakundearen zuzendari denak, bere ibilbide profesionala 1998. urtean hasi zuen Mexikon, Eusko Jaurlaritzako bekadun bezala UNICEF-en lanean hasi zenean.

Gehiago Irakurri…

Ainhoa Olabarriaren 'Rough Winds' filma eskainiko du gaur Caracasen 'Zine Vasco' euskal zine jaialdiak

Ainhoa Olabarriaren 'Rough Winds' filma eskainiko du gaur Caracasen 'Zine Vasco' euskal zine jaialdiak

2009/11/11

Ainhoa Olabarriaren Rough Winds (Egun haizetsuak) filmaren estreinuak emango die bukaera aste honetako emanaldiei hiriburu venezuelarrean hilaren 25eraino eskaintzen ari den 'Zine Vasco' zine jaialdiaren barruan. Aurreko astean hasi zen zinema jaialdiak, zuzendari euskaldun onenen ikus-entzunezkoak eskaintzen jarraitzen du Caracaseko zinemazaleen gozamenerako. Filmeen proiekzioak Chacao-ko Kultur Zentroan eta Paseo Trasnocho Cultural zinemetan burutzen dira.

Gehiago Irakurri…

Diasporako euskaldunek 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia segitu ahal izango dute internetez

Diasporako euskaldunek 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia segitu ahal izango dute internetez

2009/11/10

Euskal Herritik kanpo bizi diren bertsozaleek, jadanik ez dute aitzakiarik gure herrian egiten diren bertso txapelketa eta bestelako ekitaldiak ez jarraitzeko. Bertsozale Elkarteak interneten hainbat egitasmo jarri ditu abian kanpoan bizi diren euskaldunek bertsolaritzaz gozatzeko aukera izan dezaten. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bideo, argazki, sailkapen zerrenda edota bestelako albisteak interneten daude Diasporako euskaldunen eskura, bertsolaritzaren mundutik xehetasun bat bera ere gal ez dezaten.

Gehiago Irakurri…

Azaroaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren euskal ikerketetarako diru laguntzen eskaera epea

Azaroaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren euskal ikerketetarako diru laguntzen eskaera epea

2009/11/10

Edonor aurkez daiteke, baldin eta Eusko Ikaskuntzako kide bada edo horretarako eskaera egina badu. Dirulaguntza 1.600 eurokoa da (ikerketa batek sortzen dituen gastuak konpentsatzeko pentsatua gehienbat) eta Diasporako gaiak ere ongi etorriak dira. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Euskaraz egindako ikerlan zientifikoak bereziki onartzen badira ere, beste hizkuntzetan eginikoak ere lasai aurkez daitezke. Eusko Ikaskuntzak, kide dituen ikertzaileak eta gainerakoak ere animatzen ditu egin berria duen 2009ko deialdi honetan parte hartzera.

Gehiago Irakurri…

John Garamendi kaliforniarrak Kongresuko eserlekua lortu eta zin eginik dagoeneko karguratu da

John Garamendi kaliforniarrak Kongresuko eserlekua lortu eta zin eginik dagoeneko karguratu da

2009/11/06

John Garamendi Estatu Batuetako kongresukide da dagoeneko. Asteartean hautatua izan eta ez du batere denborarik galdu, asteazkenean Washingtona bidaiatu eta ostegun goizean zin egin baitu bere kargu berria, Kaliforniako gobernadoreorde izateari utzita. Politikari euskal amerikarrak gizarte segurantza alorrean gogotsu lan egiteko asmoa duela, eta Obama presidentearen osasun planari baiezkoa emateko irrikitan dagoela berretsi du. Bitartean, Schwarzenegger gobernadoreak Garamendik utzitako gobernadoreordetza 2010eko ohiko hauteskundeetaraino betetzea ala ez erabaki beharko du.

Gehiago Irakurri…

Hiru euskal sukaldarik Danimarkara gerturatuko dute asteburu honetan euskal pintxoen tradizio eta artea

Hiru euskal sukaldarik Danimarkara gerturatuko dute asteburu honetan euskal pintxoen tradizio eta artea

2009/11/05

Pintxoen munduan espezialdutako hiru euskal sukaldari Danimarkara hurreratuko dira gaurtik aurrera eta igandea bitartean 'Taste The Art' ekitaldira, artea eta gastronomia biltzen dituen ekitaldi horretara gerturatutakoei pintxoen euskal artea aurkeztu eta dastatzera emateko. Pintxoez baliatuz jendearekin interakzioa bilatzea izango da egingo dituzten ekintzen artean esanguratsuena. Sukaldariak, ekitaldia ixteko saioan ere arituko dira eta Danimarkako hainbat goi-kargu eta autoritatek eurak prestatutakoa dastatzeko aukera izango dute.

Gehiago Irakurri…

Xalbatx lapurtarrak etzi hasiko du San Miguelen, Argentinako euskal etxeetan egingo duen kontzertu bira

Xalbatx lapurtarrak etzi hasiko du San Miguelen, Argentinako euskal etxeetan egingo duen kontzertu bira

2009/11/04

Diasporari begira pentsatutako proiektu bat sustatzera bidaiatu zen lehendabizikoz Argentinara 'Xabaltx' goitizenarekin ezaguna den Pantxoa Bergara. Iaz izan zen eta MMX taldearekin, esan nahi baita Maialen Errotabehere eta Mixu Mixelena lagunekin. Zenbait euskal etxetan kantatu zuen, baita iazko Euskal Astean ere, La Platan. Urtebete eta gero, esperientzia errepikatzeko asmoz itzuliko da abeslari lapurtarra bihartik aurrera Rio de la Platako agertokietara. Oraingoan banakako ikuskizuna prestatu du --tartean Cymeus bere bosgarren diskoko abestiak ere joko ditu-- eta San Miguelen, Buenos Airesen, Gral. Rodriguezen, Arrecifesen eta San Nicolasen aurkeztuko da.

Gehiago Irakurri…