Egunkariaren kasua AEBetako Idahora iritsi da eta oihartzuna dauka bertako euskaldunen artean eta prentsan
Idahoko prentsak, eta bertako egunkari nagusia den 'The Idaho Statesman'ek, arreta ipini dio astearte honetan Madrilen Egunkariaren aurka hasia den epaiketari. Izan ere, Egunkariako zuzendaria, Martxelo Otamendi, ibilia da Boisen eta lagunak ere baditu bertan. Aldietako batean, euskal jatorrikoa den Dave Bieter Boiseko alkatearen etxean egin zuen lo. Gure irakurleentzat interesa izan dezakeelakoan, hona ekarri dugu egunkari iparamerikarrak atzo argitara eman zuen artikulua.
Katy Moeller kazetariak sinatzen duen artikulua, jatorriko online bertsioan hemen topa daiteke. Gaztelaniazko irakurri nahi izan gero, hemen irakur daiteke. Barkatu eragozpenak. Gaztelaniaz, itzultzaile automatiko bat baliatuz itzuli dugu.