Hemen zaude: Hasiera Albisteak euskaren nazioarteko eguna
Lehendakariak Ukan 2008 sariak emango ditu gaur arratsaldean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan

Lehendakariak Ukan 2008 sariak emango ditu gaur arratsaldean, Euskararen Eguneko ekitaldien barruan

Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur euskararen jai handiarekin, Nazioarteko Euskararen Egunaren edizio berri batean. Euskal Herrian Ibarretxe lehendakaria izango da gaur arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldi ofizialetako buru. Bertan Ukan 2008 sariak emango dizkiete, euskararen alde lanean nabarmendu diren elkarteei. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak egunean zehar emango du jakitera Diasporako ze elkartek irabazi duen Euskal Herritik kanpo euskararen alde lanean ari direnentzako ENE saria.

Gehiago Irakurri…

Euskara eta teknologia uztarturik Bilbon, Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertu innobatzaile batean

Euskara eta teknologia uztarturik Bilbon, Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertu innobatzaile batean

SMS bidez musika eskaerak egin ahal izatea, kontzertuaren nondik norakoa markatzea eta bertan ez dauden lagunei kontzertuan zuzenean gertatzen ari denaren zatiak bidali ahal izatea, hauek izango dira datorren ostiralean Bilboko Plaza Barrian, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barne egingo den kontzertu innobatzaileak eskainiko dituen baliabideetako batzuk. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskaltel eta Irontec enpresekin batera prestatu dute gazteak, euskara, teknologia berriak eta Gose, Une eta Betagarri bezalako modako musika taldeak batuko dituen ekimena. Kontzertua zuzenean segitu ahal izango da internetez.

Gehiago Irakurri…

Euskararen Eguneko oihartzuna munduan zehar entzungo da Diasporako euskal etxeei esker

Euskararen Eguneko oihartzuna munduan zehar entzungo da Diasporako euskal etxeei esker

Gainean dugu Euskararen Nazioarteko Eguna --asteazkenean izango da-- eta munduko bazter desberdinetako euskal etxeek prest dituzte jada data hau ospatzeko antolatu dituzten ekimenak. 1948an sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Eguna, bereziki mundu osoko euskal komunitateari zuzendua. Diasporak erronka jaso eta urtetik urtera gero eta ekimen gehiagorekin ari da ospatzen. Aurten ere jai eta hitzordu desberdinen berri heltzen ari da gure erredakziora: Madrid, Australiako Sydney, Argentinako Mar del Plata eta Buenos Aires... hauetxek dira batzuk. Datozen egunetan gehiago.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]

Madrileko euskara ikasle eta irakasleek Euskararen Eguneko ospakizuna aurreratu egin zuten bertso-afari batekin

Madrileko euskara ikasle eta irakasleek Euskararen Eguneko ospakizuna aurreratu egin zuten bertso-afari batekin

Asteazken honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina Madrilen euskara ikasten ari diren ikasle eta irakasle talde batek aurrea hartu eta joan den azaroaren 29an bertan ospatzea erabaki zuten, bertsoafari bat eginez. Jaira Julen Zelaieta bertsolari beratarra eta Añorgako Unai Gaztelumendi gonbidatu zituzten eta giro ederrean euskara praktikatu eta hizkuntzaren mila errima eta hitz-jokoekin gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, bertsolarien saioari esker.

Gehiago Irakurri…