Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pintxoen tradizioa Patagoniako hego puntara iritsi da: bertako Euskal Etxeak pintxo lehiaketa antolatu du

Pintxoen tradizioa Patagoniako hego puntara iritsi da: bertako Euskal Etxeak pintxo lehiaketa antolatu du

2008/10/31

Pintxoen tradizio euskalduna Río Gallegos-eraino, Patagoniako puntan, iritsi da, eta gelditzeko gainera, bertako 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak gustukoa baitu oso. Joan den asteko ostegunean, "munduko pintxo lehiaketarik australena" gisa aldarrikatzen duten ekimena antolatu zuten bertako euskaldunek, Euskal Etxearen egoitzan, epaimahai zorrotz eta ekinbidez profesionala barne. 'Izaskun' izeneko pintxoak irabazi zuen, César Arizmendi eta Alicia Mercau-ren sortua. Gustura dastatu zuten bertaratutakoek.

Río Gallegos, Argentina. Sei taldek --sei bikotek--  hartu zuten orotara parte 'Hegoalde Argentinarra'k antolatutako lehenengo pintxo txapelketa hego patagoniar honetan. Cesar Arizmendi eta Alicia Mercau-ren 'Izaskun' izeneko pintxoak bereganatu zuen lehenengo saria, hiru epaimahaikideek Euskal Etxeko berrogei bat bazkide eta lagunen begiradapean hainbat ezaugarri neurtuz ebatzita.

Bigarren, Claudia Labourt eta Jorge Echevarria sailkatu ziren, erabakior gertatu ziren ezaugarrien artean, zaporeaz eta aurkezpenaz aparte, originaltasuna, koloreak, eta sentsazioak zeudela. Hirugarren Marta Goyheneix eta Luis Landaburu gelditu ziren, ondoren Clausia Berasain eta Mero Echandi, eta seigarren Mirta Elcano eta Humberto Quiñones. Epaimahaikoen esanetan, zaila gertatu zitzaien erabakitzea, pintxoen kalitate handiagatik. Liliana Victoria, Jose Ursino eta Alberto Echavarria aritu ziren epaile.

pintxo 005

[I. Pintxo Lehiaketan parte hartu zuten pintxoetako batzuk (argazkia HHEE)]

Slide show control





Delay 1s3s5s10s
Scale minithumblargelistingtilepreviewiconfullscreen
Transition basiccross wipecross fade
 






 
pintxo 002

[Patagoniako Santa Cruz probintziako Rio Gallegos hirian egin zen I. Pintxo Lehiaketan epaimahaikide izan ziren Liliana Victoria, José Ursino eta Alberto Echavarria (argazkia HAEE)]

Slide show control






Delay 1s3s5s10s
Scale minithumblargelistingtilepreviewiconfullscreen
Transition basiccross wipecross fade
 







Lehiaketa honen ondotik, azaroaren 15ean egingo den Puerto San Julian-erainoko itzulia izango da Euskal Etxearen hurrengo hitzordua, hango euskaldunekin mahai baten inguruan biltzeko, gastronomia eta kultura gaiak solasgai. Euskararen Eguna ere ari dira prestatzen, abenduaren 3an. Karia hortara egingo den elkarretaratzean Euskal Herrirako bi bidaia zozketatuko dituzte, mila euroko gastu-poltsarekin. Helburua, besteak beste, pintxoez 'in situ' gozatu ahal izatea, Donostiatik-edo errezeta eta ideia berriak ekarriz Patagoniako euskal txoko honetan garatu eta biziarazteko.

 
pintxo 003

[I. Pintxo Lehiaketan dastagai izan ziren beste pintxo batzuk (argazkia HAEE)]

pintxo 004
[Zapore eta kolore desberdinen festa izan zen I. Pintxo Lehiaketa hau (argazkia HAEE)]


Lotura interesgarriak

Pintxo errezeta batzuk
David de Jorge eta Hasier Etxeberriaren eskutik

Pintxo errezetak
EITB webgunean

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.