Hemen zaude: Hasiera Albisteak Madrilgo hamar jatetxe nafar bi astez arituko dira nafar mozkinez osatutako menu bereziak eskaintzen

Madrilgo hamar jatetxe nafar bi astez arituko dira nafar mozkinez osatutako menu bereziak eskaintzen

2008/11/18

Atzodanik eta hilabetea bukatu arte Madrilgo hamar jatetxe nafar Foru Erkidegoko Gobernuak bultzatu duen ekimen bateko partaide bilakatu du eta Nafarroako lur, zelai eta erreketako produktuetan oinarritutako platerak eskainiz zabalduko dituzte ateak, horren aukera bereziki emanez euren baitara inguratzen zaizkien bezeroei. Hauek dira hamar tokiok: Asador Ox's, El Txistu, La Costa Navarra, La Favorita, La Manduca de Azagra, La Ribera Navarra, Pedro Larumbe, Príncipe de Viana, Señorío de Alcocer eta Sula.

Madril, Espainia. Nafarroako gastronomia eta mozkinak promozionatzeko ekimena Foru Erkidegoko Gobernuaren eskutik dator, Gobernuko Eledunaren eta Harreman Instituzionalen Departamentua medio, eta ICAN (Nafarroako Nekazal eta Elikadura Kalitate Institutua) ere tarteko. Hauek dira parte hartuko duten hamar jatetxeak:

-Asador Ox´s (Juan Ramón Jiménez, 11. Tfno: 914581903)
-El Txistu (Plaza Ángel Carbajo, 6. Tfno: 915709651)
-La Costa Navarra (General Pardiñas, 39. Tfno: 914354285)
-La Favorita (Covarrubias, 25. Tfno: 914483810)
-La Manduca de Azagra (Sagasta, 14. Tfno: 915910112)
-La Ribera Navarra (Ponzano, 27. Tfno: 913995087)
-Pedro Larumbe (Serrano, 61. Tfno: 915751112)
-Príncipe de Viana (Manuel de Falla, 5. Tfno: 914571549)
-Señorío de Alcocer (Avenida Alberto Alcocer, 1. Tfno: 913451696)
-Sula (Jorge Juan, 33. Tfno: 917816197)

Ekimena joan den 10ean aurkeztu zen 'Pedro Larumbe' jatetxean, besteak beste bertan zeudela Nafarroako Gobernuko ordezkaria Madrilen, Salvador Estebanez;  ICANeko zuzendari-kudetzaile Iñaki Goñi; aspaldidanik Madrilen ezarria den Pedro Larumbe sukaldari nafarra; eta Jose Carlos Capel kritikari gastronomikoa.

Mozkinen eta nafar asteburuen zozketa

Aurkezpenean, bertaratutako ehundik gora pertsonen aurrean, ekimenean parte hartzen ari diren aipatu hamar jatetxe horiek prestatutako platerak dastatu ahal izan ziren, eta zintzurra busti Nafar Jatorrizko Izendapeneko ardo ospetsu eta hautuez.

Egun hauetan jatetxeotan aipatu menu eta ardo nafarrak eskatzen dituztenek txartel batzuk bete eta zozketa batean parte hartu ahal izango dute, saria Reyno Gourmet-ek hautatutako nafar mozkin sorta bat izango dela (sorta bana jatetxe bakoitzeko) eta hiru asteburu nafar.

Lotura interesgarriak

ReynoGourmet Televisión
www.reynogourmet.tv

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.