Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarrari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarrari eman diote 2009ko Espainiako Narratiba Saria

2009/10/15

Iaz euskaraz argitara eman zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriarengatik eman diote Kirmen Uribe idazle euskaldunari Espainiako Narratiba Saria. Espainiako Kultura Ministerioak banatzen duen Sari hau hamabi laguneko epaimahai batek erabakitzen du eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzitako liburuak izan daitezke hautagai. Egilea harritu egin atzo saria eman ziotela jakindakoan, baina esan zuen oso momentu onean datorkiola, nobelaren gaztelaniazko argitaldaririk gabe baitzebilen eta sariak bultzada berria ekarriko omen dio 'Bilbao-New York-Bilbao'ri.

Vitoria-Gasteiz. Atzoko eta gaurko egunkariek, Euskal Herrian zein estatuan, zabal aipatu dute Kirmen Uriberi (Ondarroa, 1970) eman zaion sari berria. Ez da honelakorik eskuratu duen lehenengo euskal lana eta euskal egilea, aurretik Bernardo Atxagak 'Obabakoak'-ekin (1988) eta Unai Elorriagak, 'SPrako tranbia'rekin (2001) lortu baitzuten. Hona berria eta komentarioetako batzuk, komunikabide desberdinetan:

-Berria: Atxagaren eta Elorriagaren lekukoa
-Gara: Uribe: 'Liburuak ibilbide luzea egingo du'
-Eitb.com: 'Ez nuen horrelakorik espero'
-Diario Vasco: Un viaje, una familia, tres generaciones
-DV: 'Cuando me ha llamado la ministra, no sabía si era realidad'

-El País: Novela en euskera inédita en español gana el Premio Nacional
-ABC: Jon Kortazar, jurado: 'Como polen en el aire'
-Noticias de Gipuzkoa: Kirmen Uribe, Premio Nacional de Narratiba

-Lopez Lehendakariaren artikulua Sariaz: Olas verdes y montañas azules

-Iguazú (lehenagokoa): Entrevista a Kirmen Uribe

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.