Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hernan Luis Sorhuet biologo eta idazle euskal-uruguaitarrak haur liburua aurkeztu du klima aldaketaz

Hernan Luis Sorhuet biologo eta idazle euskal-uruguaitarrak haur liburua aurkeztu du klima aldaketaz

2009/06/23

Hernan Luis Sorhuet uruguaitarra da, Hazparne herri lapurtarrean jatorria duen familia batean sortua. Euskal kulturarekiko harremanari eutsi dio eta Montevideoko 'Euskal Erria' Euskal Etxeko kide da, eta urtetan aritu izan da bertako zuzendaritzako kide. Biologia irakasle eta El País Montevideoko egunkariko kazetari, haurrentzako liburuen egile ere bada Sorhuet. 2007. urtean bere familiari buruzko 'Sorhouet' liburua argitaratu zuen, bertan azaltzen zuela bere familiak Hazparnetik Uruguairaino ibilitako bidea. Orain, 'El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos?' liburua aurkeztu du, klima aldaketari buruz haurrentzat egindako lana.

Buenos Aires, Argentina. Joan den maiatzean egin genuen bat Hernan Luis Sorhuet idazle uruguaitarrarekin, Buenos Airesera, bertako Liburu Azokara El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos? liburua aurkeztera hurbildu zenean, langintza horretan Sergio Elguezabal, TN Ecología-ko gidaria, eta Valeria Román, Claringo kazetari zientifikoa laguntzaile izan zituela. Azoka bukatutakoan, artikulu bat eskainiko geniola liburuak ardatz hartutako klima aldaketaren gaiari agindu genion. Duela gutxi arte, gaia, 'helduen gaitzat' joko zuen hainbatek, baina Sorhuet-ek hori aldatu egin dela diosku, eta horregatik gida antzeko bat egin nahi izan duela, helduek eta haurrek gai honetaz hitz egin dezaten, beti ere modu erraz baina irizpidedun batean.

Klima aldaketaren gaia guztiek ulertzeko moduan

sorhuet klima aldaketaIzan ere, liburuaren helburua, haurrekin klima aldaketaren inguruan hitz egitea da, eskoletan zein etxeetan. Sorhueten lanean modu erraz eta praktikoan erakusten dira negutegi efektua, ozono-geruza, klima sistema, eguraldia, 'El Niño' eta 'La Niña' bezalako efektuak. Gainera klima aldaketa saihesteko nazioarteko erakundeek hartu beharreko zenbait neurri ere proposatzen ditu idazleak. Autoreak garapen iraunkorra aipatzen du irtenbide, ingurumen egonkortasuna, kultur aniztasuna eta hazkuntza ekonomikoa erdiesteko.

El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos? liburuak 160 orrialde dauzka, koloretan, eta 9 eta 14 urte arteko neska-mutikoei eskainia dago. Harremana egilearekin: hazparne@adinet.com.uy

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Hernan Luis Sorhuet biologo eta idazle euskal-uruguaitarrak haur liburua aurkeztu du klima aldaketaz

Hernan Luis Sorhuet 'El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos?' liburuaren ale bat sinatzen (argazkia Norma Rios)