Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jose Maria Basagoiti, Mexikoko euskal kultura eta herentziaren babesle handienetako bat hil da atzo

Jose Maria Basagoiti, Mexikoko euskal kultura eta herentziaren babesle handienetako bat hil da atzo

2009/07/02

Berria atzo egun hondarrean iritsi zitzaigun Mexikotik, bertatik eta internetez Jaione Arrieta Galarraga euskal mexikar aktiboak kudeatzen duen VascosMexico posta zerrendaren bidez. Getxon jaioa, Jose Maria Basagoitiren bizitza Mexikorekin zinez lotua garatu da, gazterik iritsi baitzen bertara, XIX. mende erdialdean bere aitona Antonio Basagoitik ipinitako bideari jarraiki. Ekonomian pertsona esanguratsua izatearekin batera, Mexikoko euskal presentzia eta komunitatearen alde egindako lanagatik nabarmendu zen.

Donostia-San Sebastian. Atzo hil zen Mexiko Hirian Jose Maria Basagoiti, euskal-mexikar aitortua eta askoren esanetan joan den mende hondarrak izan duen euskal kulturaren eta herentziaren babesle eta laguntzaile handiena edo handienetako bat. Getxon jaioa, Antonio Basagoiti Artetaren biloba zen, hura ere Mexikon industriari eta enpresari ibilia zenbait alorretan eta bankari eta banku-jabea, hala ibili baitzen aitona Banco Nacional de México-n eta baita Banco Hispanoamericanon ere.

Aitona bezala, Jose Maria Basagoiti getxoztarra zen. Ikasketak Madrilen egin zituen --Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak-- eta berehala ekin zion mexikon ibilbide ekonomikoki ekimentsu eta aktiboari, batetik, nahiz eta euskal kultur alorrari dagokionez ere aktiboa izan zen, hala nola Mexiko Hiriburuko 'Colegio de las Vizcaínas' bezala ezagutua den erakundeko patrono gisa, Mexikoko RSBAPeko presidente gisa edota, Estatu Batuetan, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko Aholku Batzordeko kide gisa.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Jose Maria Basagoiti, Mexikoko euskal kultura eta herentziaren babesle handienetako bat hil da atzo

Jose Maria Basagoiti (argazkia EuskalKultura.com)