Hemen zaude: Hasiera Albisteak gizartea
Txerri-gripeak Mexikoko euskal komunitatea ere eragin du eta bertan behera utzi arazi du Baztango Eguna

Txerri-gripeak Mexikoko euskal komunitatea ere eragin du eta bertan behera utzi arazi du Baztango Eguna

2009/04/28

Egoera gero eta larriagoa agertzen ari da Mexikon txerri-gripeari dagokionez. Hildakoen kopurua igotzen doala, agintariek hainbat neurri hartu dituzte eritasuna zabal ez dadin, horien artean eskolak bertan behera utzi eta ikasleak etxean egon arazten, eta jende pilaketak ekiditen. Neurri horien artean, Mexikoko Euskal Etxea bera ixtekotan da eta, bistan da, bertan behera utzia du urtero bezala Maiatzaren lehenerako --ostiral honetarako--, bertan deitua zuen Baztango Eguna. Interneten ere kezka eta galderak pilatzen doaz Mexikoko euskaldunen topaleku den VascosMexico zerrendan.

Gehiago Irakurri…

Bertako bost ikasle medio, euskara partaide BSUko Graduatuaurreko Ikerketa Beka Konferentzian, Boisen

Bertako bost ikasle medio, euskara partaide BSUko Graduatuaurreko Ikerketa Beka Konferentzian, Boisen

2009/04/27

Euskara, lehenengo aldiz eta gure hizkuntza ikasten ari diren bost ikasleren bidez, partaide izan da Idahoko 'Boise State University'k (BSU) antolatutako 'Undergratuate Research and Scholarship' (Graduatuazpiko Ikerketa eta Beka) Konferentzian, joan den apirilaren 20an. Bertako Hizkuntza Saileko ikasleak bete-betean partaide, euskaraz gain, frantsesez, gazteleraz, alemanez, txineraz eta japonieraz aritu dira bertaratutakoak. Cody, Jon, John, Itxaso eta Chris dira bost euskara ikasle estatubatuar hauen izenak, eta Nere Lete --duela hogeita bost urtetik gora AEBetan bizi den filologo errenteriarra-- euren irakaslea BSUn.

Gehiago Irakurri…

Arrakasta Aberri Eguneko ospakizunetan Kubako Habanan joan den larunbat eta igandean

Arrakasta Aberri Eguneko ospakizunetan Kubako Habanan joan den larunbat eta igandean

2009/04/14

Larunbat eta igandeko programa osatu batez gauzatu dute Kubako Habanan joan den asteburuan Aberri Eguneko festa. Kubako eta Euskal Herriko eragin uztartuak nabariak ziren giro erakargarrian, ekitaldiak Mus Txapelketa batekin hasi ziren, arratsaldeko hiruretan, larunbatez, ospakizun guztien egoitza izan den Habanako Vedadoko Centro Vasco jatetxean. Zortzi bikote partaide eta, giro oneko baina konpetizio gogorreko partiden ostean, 'egindako iragarpenen kontra' EuskalKultura.com-i protagonistek berek aitortu diotenez, Josemi Arrugaeta bertako egoiliarrak eta Daniel Velez Iparraldeko argazkilariak --egun hauetan Habanan argazki erakusketa bat aurkezten ari denak-- osatutako bikoteak jaso zuten txapela.

Gehiago Irakurri…

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek webgunea berritu du eta bertako Korrikan parte hartzeko deia egin

Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek webgunea berritu du eta bertako Korrikan parte hartzeko deia egin

2009/03/27

Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteak erabat berritu du bere webgunea. Euskararekiko engaiamendu irmoa duen erakundea izanik, aurrerantzean www.euskaltzaleak.org.ar gaztelaniaz zein euskaraz irakurri ahal izango da. Orrialdea medio euskaltegiaren barruko ekimen eta hitzorduak era zuzen eta erosoan eskuratu eta elkartearekiko harremana erraztuko dira. Webguneak, hasteko, asteburu honetan bertan, esan nahi baita gaur ostiralez Buenos Airesen Korrika dela-eta antolatutako ekitaldietarako deia egiten du, nahi duenak Mexiko 1880-eko egoitzan egingo diren kultur joko eta animazioetan parte har dezan.

Gehiago Irakurri…

Dantza erakustaldi batekin amaituko da bihar Buenos Airesen Nafar Dantzen 8. Ikastaroa

Dantza erakustaldi batekin amaituko da bihar Buenos Airesen Nafar Dantzen 8. Ikastaroa

2009/02/13

Dantza Erakustaldi batek ipiniko dio bihar, larunbata, azkena, Buenos Airesen, hiriburu argentinarreko Nafar Etxean hondarreko astebetean garatu den Dantza Nafarren VIII. Ikastaroari. Tuterako Udal Dantza Taldeak Nafarroako Gobernuaren babespean gidatuta, Argentina eta Txileko nafar etxeetako dantzariak hartu dute parte bertan. Biharko ikuskizunak, ikasitakoa erakusteko balioko du, sarrera libre eta musutruke.

Gehiago Irakurri…

Caracasen, Iñaki Amenabar bertako euskal komunitateko kide ezaguna hil dute Eusko Etxetik atera ondoren

Caracasen, Iñaki Amenabar bertako euskal komunitateko kide ezaguna hil dute Eusko Etxetik atera ondoren

2008/11/30

Berriak hainbat jende kolpatu du Venezuelako euskal komunitatean. Ander Amenabar inpresorearen seme, Unai Amenabar kazetariaren anaia eta Marisabel Párraga kazetariaren koinatua, Iñaki Amenabar txikitandik El Paraisoko euskal etxe caracastarrarekin lotura estuan hazitakoa zen, bere senide eta familiakoak bezala. Chavezen erregimenaren kontra nabarmendu den familia bateko kide, 49 urte zeuzkan eta bidaia agentzia bateko nagusia zen. Ez zen hau jasaten zuen lehenengo erasoa, besteren batean ere erasotu eta kamioneta lapurtu baitzioten. Oraingoan, ordea, zerbait baliotsuagoa kendu diote. Amaya Zenarutzabeitiaren lekukotasuna.

Gehiago Irakurri…