Hemen zaude: Hasiera Albisteak UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzak latinamerikar ikasleek ikerkuntza-masterrak egiteko laguntzak emango dituzte

UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzak latinamerikar ikasleek ikerkuntza-masterrak egiteko laguntzak emango dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten atzo Bilbon, Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrarean, Amerika Latinoko ikasleen mugikortasunerako ekonomi laguntzak emateko. Laguntza hauek UPV/EHUren ikerkuntza-master ofizialetako bat --kalitatezko aipamena duten doktoretza programetara sarbide zuzena dutenetak-- egiteko aukera emango diete ikasleei.

Atzo bertan sinatu zuten hitzarmen Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Bertan izan ziren Juan Ignacio Pérez Iglesias, EHUko Errektorea; David Lasagabaster, Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordea; Iñaki Agirre, Kanpo Harremanetarako Idazkaria eta Josu Legarreta, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria.

Hasiera batean, ekonomi laguntza hauek Argentina, Txile eta Mexikotik etorritako ikasleak jasoko dituzte, Unibertsitateko iturriek azaldu dutenez. 'Herrialde hauek, hezkuntza eta zientzien arloan kultur eta lankidetza-harreman estuak ezarrita dituzten herrialdeak izanik, Euskal Herriarekin lotura eta hartu-eman bereziak mantentzen dituztenak gainera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bana daukate bertan', azaltzen du Unibertsitateko prentsa orriak.

Laguntzen zenbatekoa

Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren bidez, 67.500 euro jarriko ditu prestakuntza ekintza honetarako eta UPV/EHUko Gradu eta Graduondoko Ikasketen errektoreordetzak 202.500 euro. Zenbateko hauek, orobat, 45 ikaslerentzako laguntza izango dira, matrikula, mantentze eta lojamendu-gastuak arintzeko, jatorrizko herrialdetik helburukora bizitza-kostuari dagokionean diren aldeak murrizteko asmoz.

Euskal Herriko Unibertsitatearen ikerkuntza-masterretatik 15 dira kalitatezko aipamenarekin doktoretzarako sarbide zuzena eskaintzen duten masterrak, ezaugarri hori estatuko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ematen duelarik masterren bikaintasuna objektibotasunez markatzearren . Orain abian jartzen den beka-programa honen bidez, herrialde bakoitzak (Argentina, Txile eta Mexiko) pertsona bana igorri ahal izango du 2007-2008 akademi ikasturtean irakasten diren 15 masterretako bakoitzera, komenio honen kargura egin beharreko deialdian ezarriko diren laguntzak jasotzeko aukeraz.

Euskadiko Delegazioek hedatuko dute deialdia

Bere aldetik, Kanpo Ekintzetarako idazkaritza nagusiak deialdia Argentinan, Txilen eta Mexikon dituen ordezkaritzen bidez zabaldu eta laguntza eskainiko du gestioan. Hitzarmena kanpoko herrialdeetatik etorritako ikasleak bertaratzeko UPV-EHUk dituen lankidetza-programen eremuan kokatu behar da, ondorio hauetarako ezarri den lankidetzaren barruan ikasleon aurrerapena eta hobekuntza sustatuz. Ildo honetatik, UPV-EHUren Gobernu Kontseiluak eginiko azken bileran, laguntza-deialdi bat onetsi zen aipatu diren 15 ikerkuntza masterretako ikasleentzat.


Lotura interesgarriak

Euskal Herriko Unibertsitatea
www.ehu.es

EHUk Ikerketa Masterrak egiteko laguntzak eskaintzen ditu
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 9an
Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
UPV-EHUk eta Eusko Jaurlaritzak latinamerikar ikasleek ikerkuntza-masterrak egiteko laguntzak emango dituzte

Hitzarmenaren sinadura ekitaldia, IV. Mundu Biltzarrean (argazkia BasqueHeritage.com)