Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eguraldi txarrak ez zuen zapuztu Ibai Txori EEa kide izan zuen Concepcion del Uruguayko Gizataldeen Festa

Eguraldi txarrak ez zuen zapuztu Ibai Txori EEa kide izan zuen Concepcion del Uruguayko Gizataldeen Festa

2008/10/29

Kolore ugariz, erritmo handiz eta alaitasun kutsakorra bazter guztiak zipriztintzen ospatu zuen urriaren 12an bertako Gizataldeen Festa Concepcion del Uruguay herri argentinarrak, ospatu ere hiriko areto edo entzutegi berrian, eguraldi txarra izatekotan bertara bildu behar baitzuten hasieran Ramirez Plazan aire zabalean egitekoak ziren ekitaldiak. Hala gertatu zen, eta eguraldiak horretara beharturik, giro ona nagusitu zen norberaren jatorria ohoratzeko xedez antolatutako festa hitzordu hau. La Calle egunkari uruguayense-a bertan egon zen eta horri zor dizkiogu datozen lerrootako datuok.

Concepción del Uruguay, Argentina. Jende ugari bildu zen herritarren bateragile eta elkargarri izateko sortutako gizataldeen deialdi honetara, bakoitzak bere jatorrikoen artea, gastronomia, ohitura eta kultura erakutsiz hona etorkizun bila etorri ziren belaunaldiak ohoratu eta geroari begira herentzia hori jendaurrera ekarriz eta partekatuz herritar guztien ondare bilakarazi nahi duelarik nolabait.

Urte batzuen ondoren berriz ere herrian egiten hasi den ospakizun hau zenbait gizataldeen partaidetzarekin hornitu zen, Kultura Zuzendaritza tarteko, taldeak arabiarra, espainiarra, frantsesa, italiarra, judua, ukainarra, uruguaitarra eta euskalduna izan zirelarik, herrian bertan finkatutakoak zein San Jose, Concordia eta Hiriburu Federaletik etorritakoak.

Eurak izan ziren agerleku gainean erakutsi zen ikuskizuna prestatu eta gauzateko arduradunak, dantza, musika eta poesia tarteko. Hall-ean, herrialde bakoitzaren janari-edariak eskaini zituzten dastatzeko. Stand gehienek eskaintzen zituzten euren herriko sukaldaritzaren gutixiak. Uruguaiko gizataldeak ere bide horri eutsi zion eta hurbildu zirenei haragi erre larrudun tipikoa (asado con cuero) partekatu zuen auzokoekin eta turistekin.

Lotura interesgarriak

La Calle egunkaria, Concepcion del Uruguay herri argentinarrekoa
www.lacalle-online.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.