Hemen zaude: Hasiera Albisteak Argentinar xake jokalari gazteek Urrundik Euskal Elkarteak antolatu zuen Txapelketan parte hartu zuten

Argentinar xake jokalari gazteek Urrundik Euskal Elkarteak antolatu zuen Txapelketan parte hartu zuten

Argentinako Entre Rioseko Urrundik Euskal Etxeak eta Paranako Xake Biltokiak probintziarteko Xake Eskolen arteko topaketa antolatu zuten uztailaren 12an euskal elkartearen egoitzan. Ekitaldian 50 neska-mutil baino gehiagok parte hartu eta egunean zehar xakemate, endroke eta beste mugimenduek hartu zuten euskal elkartea. Mauricio Daros eta Franco Zamboni izan ziren garaile kategoria bakoitzean. Herriko zenbait hedabidek jardunaldia jarraitu zuten.

Parana, Argentina. Xake jokalari gazteek jardunaldi gogoangarria bizi ahal izan zuten uztailaren 12an, larunbatez, Urrundik Euskal Etxeak eta Paranako Xake Biltokiak antolatutako Xake Txapelketari esker. Argentinar herriko zenbait elkarteetatik etorritako haurrek euren abilezia erakutsi zuten xake-taula gainean. Mauricio Daros izan zen garailea 13 urte baino gehiagoko kategorian eta Franco Zambonik gauza bera egin zuen 13 urte beheragokoen mailan. Lehiaketa amaitzean trofeoak eta dominak banatu ziren eta egurrezko piezak zituzten bost xake-joku zozketatu ziren partehartzaileen artean.

Jardunaldira jende ugari bildu zen, euren artean jokalarien gurasoak, seme-alaben jokoa ikusteko irrikitan. Ekimenean Paranako hainbat elkartetako haurrek parte hartu zuten: Urrundik Euskal Etxea, Paranako Xake Biltokia, Club Atlético Estudiantes, Centro Juventud Sionista eta Club del Progreso. San Agustingo Los Aromos Liburutegia eta Centro de Integración Comunitaria-tik etorritako jokalariak ere aritu ziren, besteak beste. Giroa aparta izan zen egun osoan zehar eta txapelketa bukatuta jokalariek askaria egin zuten elkarrekin, jokaldirik onenak komentatuz.

Xake Txapelketa Paranan, Argentina2
[Xake Txapelketan parte hartu zuten haurrak erabat kontzentratuta jokoan (argazkia Urrundik Euskal Etxea)]

Paranako 'El Diario' eta 'Diario Uno' hedabideek jardunaldia jarraitu zuten eta txapelketari buruzko erreportaiak eskaini zituzten Canal Once telebista kate irekiko albistegian eta 'Kirol irudiak' saioan.

SAILKAPENA:

13 urtetik gorakoak:

1 = Mauricio Daros.
2 = German Zamboni.
3 = Martin Millicovsky.
4 = Guillermo Yarull
5 = Bruno Werner.
6 = Jose Carlos Retamar.
7 = Enzo Cabrera.
8 = Francesco Pesuto.
9 = Jessica Racig.
10 = Paula Leiva.
11 = Daiana Siebenlist.
12 = Andrea Cipre.
13 = Quimey Bravo.
14 = Constanza Cabrera.
15 = Gonzalo Ugalde.
16 = Ruben Suarez.
17 = Juan Franco (guztira 19 jokalari dira).

13 urte beheragokoak:

1 = Franco Zamboni.
2 = Emanuel Baez.
3 = Luis Fabri.
4 = Maximiliano Gossi.
5 = Joaquin Werner.
6 = Adriel Irigoitia.
7 = Joaquin Vergara.
8 = Nicolas Rene.
9 = Kevin Kesler.
10 = Ailen Hernandez.
11 = Rocio Galante.
12 = Daian Rene.
13 = Bruno Hernandez.
14 = Valentin Iglesias.
15 = Jesus Iglesias.
16 = Airton Cabrera.
17 = Lucilo Rios.
18 = Facundo Moran.
19 = Ignacio Urich.
20 = Jose Manuel Bastia (guztira 32 jokalari dira).


Lotura interesgarriak

Paranako Urrundik Euskal Elkartea
www.urrundik.com.ar

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Argentinar xake jokalari gazteek Urrundik Euskal Elkarteak antolatu zuen Txapelketan parte hartu zuten

Gazteak gogotsu aritu ziren Urrundik Euskal Etxeko egoitzan egindako Xake Txapelketan (argazkia Urrundik Euskal Etxea)