Hemen zaude: Hasiera Albisteak Larunbatean hasiko da Txileko Santiagoko Euzko Etxean I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa

Larunbatean hasiko da Txileko Santiagoko Euzko Etxean I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa

Atzo bertan aukeztu zuten Abadiñon larunbatetik aurrera Santiagoko Euzko Etxean egingo den I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketan parte hartuko duen Euskal Herriko selekzioa. Neska eta mutil gazte hauekin batera Santiagon Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, Uruguai, Mexiko, Argentina, AEB eta Boliviako pilotariak ariko dira. Txapelketa irailaren 6a arte luzatuko da eta Munduko Pilota Batzarrak antolatu du. Nahiz eta antolatzaileek esan pilotari gazteei lehiatzeko aukera emateko helburuarekin egiten dela, Nazioarteko Pilota Federazioak (FIPV) txapelketa onartzen ez duela eta partaideei zigorrak ezarriko dizkiela iragarri du.

Santiago, Txile. Euskal Herria, Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, Uruguai, Mexiko, Argentina, AEB eta Boliviako jokalariak arituko dira larunbatean hasi eta irailaren 6ra bitartean Santiagoko Euzko Etxean egingo den pilotako txapelketan. Munduko Pilota Batzarrak antolatutako lehiaketan hiru modalitate jokatuko dira: eskuz banaka eta binakakoa, larruzko paleta eta neska zein mutilen gomazko paleta.

Munduko Pilota Batzarra 2006ko abenduan sortu zen, munduan euskal pilota sustatu eta gazteen artean pilotariak prestatzeko helburuarekin. Txapelketa honen helburua 'gazteak ilusionatzea eta urtero maila igotzeko aukera eduki dezaten' dela azaldu dio EuskalKultura.com-i Kepa Arroitajauregik,  elkarte antolatzaileko zuzendari teknikoak. 'Hiru edo lau urtean behin soilik egiten diren txapelketak egoteak ilusioa ken diezaieke gazteei eta guk euren gogoa bizirik mantentzeko egiten ditugu', gehitu du.

80 partehartzaile

Txapelketan 80 neska-mutil pilotari ariko dira lehian, astebetez Santiagoko Euzko Etxeko trinketea emozioz eta zirraraz beteko duen ekitaldian. Printzipioz, faboritoak Mexikoko taldea dira, esku pilotan, eta Argentinakoa, palan, baina ezustekoak egon daitezkeela aurreratu dute antolatzaileek. Nobedadeen artean Uruguai eta Dominikar Errepublikako pilotarien parte hartzea aipatu daiteke, izan ere, ez zen herrialde hauetako jokalaririk aritu iaz San Frantziskon egin zen antzeko txapelketan, I. Euskal Pilota Txapelketan, alegia.

Iazko txapelketaren balioespen oso baikorra egiten du Arroitajauregik, bai difusio eta bai antolakuntza maila aldetik. 'Aipatu zigutenez, iazkoa lehenengo edizioa izan arren bertan eman genuen maila oso altua izan zen. Beraz, aurten marka hori mantentzen eta, ahal izanez gero, hobetzen saiatuko gara', azpimarratzen du zuzendari teknikoak. 'Egia da nazioartean gaur egun pilotaren egoera ez dela oso ona eta San Frantziskoko joko maila ez zela onenetakoa izan, baina etorkizun handia izan dezaketen pilotari onak ikusi genituen han', adierazten du.

EGITARAU OSOA

Abuztuaren 30ean, larunbata, 10’00etan
30 de agosto, sábado, 10:00h

Partiduak / Partidos
EUSKAL HERRIA / ARGENTINA (Feva)
DOMINIKAR ERREPUBLIKA / BOLIVIA
(Eskuz Banaka / Mano Individual)
VENEZUELA / TXILE
(Larruzko Paleta / Paleta Cuero)

Abuztuaren 30ean, larunbata, 16’30etan
30 de agosto, sábado, 16:30h

IREKIERA EKITALDIA / ACTO DE APERTURA

Partiduak / Partidos
EUSKAL HERRIA / VENEZUELA
MEXIKO / BOLIVIA
(Eskuz Binaka / Mano Parejas)
TXILE / URUGUAI
(Gomazko Paleta Emakumeak / Paleta Goma Fem.)
TXILE / USA (Nabo)
(Gomazko Paleta Gizonak / Paleta Goma Masc.)

Abuztuaren 31an, igandea, 10’00etan
31 de agosto, domingo, 10:00h

Partiduak / Partidos
EUSKAL HERRIA / VENEZUELA
(Eskuz Banaka / Mano Individual)
MEXIKO / DOMINIKAR ERREPUBLIKA
(Eskuz Binaka / Mano Parejas)
EUSKAL HERRIA / MEXIKO
(Gomazko Paleta Emakumeak / Paleta Goma Fem.)

Abuztuaren 31an, igandea, 17’30etan
31 de agosto, domingo, 17:30h

Partiduak / Partidos
EUSKAL HERRIA / ARGENTINA (Feva)
(Eskuz Binaka / Mano Parejas)
MEXIKO / BOLIVIA
(Eskuz Banaka / Mano Individual)
TXILE / URUGUAI
EUSKAL HERRIA / USA (Nabo)
(Larruzko Paleta / Paleta Cuero)

Irailaren 1ean, astelehena, 10’00etan
1 de septiembre, lunes, 10:00h

Partiduak / Partidos        
VENEZUELA / ARGENTINA (Feva)
(Eskuz Banaka / Mano Individual)
VENEZUELA / ARGENTINA (Feva)
(Eskuz Binaka / Mano Parejas)
USA (Nabo)/ URUGUAI
EUSKAL HERRIA / MEXIKO
(Gomazko Paleta Gizonak / Paleta Goma Masc.)

Irailaren 1ean, astelehena, 18’00etan
1 de septiembre, lunes, 18:00h

Partiduak / Partidos        
MEXIKO / DOMINIKAR ERREPUBLIKA
(Eskuz Banaka / Mano Individual)
TXILE / VENEZUELA
(Gomazko Paleta Emakumeak / Paleta Goma Fem.)
Euskal Herria 2 / Euskal Herria 1
(Eskuz Binaka OPEN-a / Mano Parejas OPEN)

Irailaren 2an, asteartea, 10’00etan
2 de septiembre, martes, 10:00h

Partiduak / Partidos        
BOLIVIA / DOMINIKAR ERREPUBLIKA
(Eskuz Binaka / Mano Parejas)
EUSKAL HERRIA / ARGENTINA (Feva)
URUGUAI / VENEZUELA
(Gomazko Paleta Emakumeak / Paleta Goma Fem.)
ARGENTINA (Feva) / MEXIKO
(Gomazko Paleta Gizonak / Paleta Goma Masc.)

Irailaren 2an, asteartea, 18’00etan
2 de septiembre, martes, 18:00h

Partiduak / Partidos
VENEZUELA / URUGUAI
EUSKAL HERRIA / ARGENTINA (Feva)
(Larruzko Paleta / Paleta Cuero)
TXILE / URUGUAI
(Gomazko Paleta Gizonak / Paleta Goma Masc.)

Irailaren 3an, asteazkena, 10’00etan
3 de septiembre, miércoles, 10:00h

Partiduak / Partidos        
NABO / ARGENTINA (Feva)
(Larruzko Paleta / Paleta Cuero)
MEXIKO / ARGENTINA (Feva)
(Gomazko Paleta Emakumeak / Paleta Goma Fem.)
ARGENTINA (Feva) / EUSKAL HERRIA
(Gomazko Paleta Gizonak / Paleta Goma Masc.)

Irailaren 3an, asteazkena, 18’00etan
3 de septiembre, miércoles, 18:00h

Partiduak / Partidos        
ESKUZKO Finalaurrekoak
Semifinales MANO

Irailaren 4an, osteguna, 10’00etan
4 de septiembre, jueves, 10:00h

Partiduak / Partidos        
GOMAZKO PALETAKO Finalaurrekoak
Semifinales PALETA GOMA

Irailaren 4an, osteguna, 18’00etan
4 de septiembre, jueves, 18:00h

Partiduak / Partidos        
LARRUZKO PALETA eta ESKUZKO OPEN-eko Finalaurrekoak
Semifinales PALETA CUERO y OPEN MANO

Irailaren 6an, larunbata, 10’00etan
6 de septiembre, sábado, 10:00h

Finalak-Finales
Eskuz BANAKA/Mano Individual
Eskuz BINAKA OPEN/OPEN Mano Parejas
Eskuz BINAKA/Mano Parejas

Irailaren 6an, larunbata, 16’30etan
6 de septiembre, sábado, 16:30h

Finalak-Finales
Larruzko Paleta/Paleta Cuero
Gomazko Paleta Emakumeak/Paleta Goma Fem.
Gomazko Paleta Gizonezkoak/Paleta Goma Mas.

Lotura interesgarriak

Santiagoko Euzko Etxea
www.euzkoetxeachile.cl

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza
www.euskalpilota.com

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Larunbatean hasiko da Txileko Santiagoko Euzko Etxean I. Euskal Pilota Trinkete Txapelketa

Atzo Abadiñon aurkeztu eta Santiagoko txapelketan arituko den Euskal Selekzioa