Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanferminetako giroa Montevideoko Haize Hegoa EEko urteko Lehen Tabernaren ospakizuneraino iritsi zen

Sanferminetako giroa Montevideoko Haize Hegoa EEko urteko Lehen Tabernaren ospakizuneraino iritsi zen

Astebeteko eromenaren ostean normaltasuna bueltatu egin da Iruñeko kaleetara, baina Diasporatik nafar santuaren omenez egindako ospakizunen berri iristen zaigu oraindik. Montevideoko (Uruguai) Haize Hegoa Euskal Etxeak, adibidez, ez zuen jai ospetsuaz gozatzeko aukera galdu nahi izan eta 'San Fermin Taberna' izeneko topaketa antolatu zuten. Bertan euskal etxeko kide eta lagunek euskara praktikatu eta elkarrekin afaldu zuten eta gazteenek gezurrezko zezen batekin 'entzierroa' egin zuten, oihu eta algara artean.

Montevideo, Uruguai. Urteko Lehen Taberna egiteko San Ferminen gaia erabili zuen Haize Hegoa Euskal Etxeak eta elkarteko kide eta lagunek gustora hartu zuten proposamena, antza, asko eta asko bertaratu ziren eta. Topaketa hauek euskara klaseetako irakasle eta ikasleek antolatzen dituzte hizkuntza beste giro ezberdin batean praktikatzeko. Adibidez, ikasleek tabernan eskatzen dituzten jaki eta edariak euskaraz eskatzen saiatzen dira.

San Fermin jaia Montevideon1

['San Fermin Tabernara' gerturatutako partaideetako batzuk sanferminetako janzkera tipikoa jantzi zuten]

'Hasieran uste genuena baino lagun gehiago etorri zen eta topaketarako alokatu genuen Club Fraternidad-eko instalazioak bete zituzten', aipatzen du Enrique Poittevin Gilmetek. Afariaren menua  honako jakiek osatzen zuten: mediterraniar/itsas paella, babarrunak, solomoa piperrekin, tripakiak, tortila pintxoak eta arroz esnea.


San Fermin jaia Montevideon2
[Euskal Etxeko sukaldariak paella erraldoia prestatzen]

San Fermin jaia Montevideon3
['Club Fraternidad'-eko ikuspegi orokorra. Atzealdean ikurrina eta Uruguaiko bandera ikus daitezke (argazki multzoa Haize Hegoa Euskal Etxea)]

Afaria ostean, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek dantzekin gozatu ahal izan zuten eta Iruñeko entzierroa hasi baino minutu batzuk lehenago abesten den A San Fermín pedimos... kanta tradizionala abestu zuten. Jarraian, gezurrezko zezen bat atera zuten eta gazteenek entzierroa bailitzan korrika egin zuten, aretoko partaideen artean algarak sortuz.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Sanferminetako giroa Montevideoko Haize Hegoa EEko urteko Lehen Tabernaren ospakizuneraino iritsi zen

'San FerminTabernan' parte hartu zuten gazteek argazkia atera zuten entzierroko zezenarekin (argazkia Haize Hegoa Euskal Etxea)