Hemen zaude: Hasiera Albisteak France 3 telebistak "Euskaldun hitza, Emigrazio istorioak" dokumentala emango du gaur arratsaldez

France 3 telebistak "Euskaldun hitza, Emigrazio istorioak" dokumentala emango du gaur arratsaldez

Euskal Herrian zein Ameriketan grabatu den dokumentalak euskaldunen emigrazioa, eta zehatzago Hazparnekoena (Lapurdi) hartzen ditu aintzat, Beñat Çuburu-Ithorotzek eginiko lanak oinarri. Gaur arratsaldeko 3:55etan pantailaratuko du France 3 Akitaniak. Jatorriz «Parole de Basque, Histoires d’Immigration» izena duen filma honek 52 minutu dauzka eta berau grabatzeko Frantziako telebista kate publiko honetako ekipo bat Ameriketako zenbait herritan ibili zen iaz, immigranteekin eta euren ondorengoekin solastuz eta itsasoz haraindiko euskal historiaren lekukotasunak bilduz. Enrique Colina izan du lanak zuzendari; France 3 Akitaniaren babespean egin da; egileak, Rubí Scrive Alquiler eta Libia Hernández Matos; Jean-François Hautin, ekoizle.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.