Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal herri-kirol erakustaldiak eta joaldunen pasealdiak Eskoziako Highland-en egindako topaketetan

Euskal herri-kirol erakustaldiak eta joaldunen pasealdiak Eskoziako Highland-en egindako topaketetan

2009/07/22

'Nazioen Mundua' euskal ekimenak berriz ere Eskoziara egin du bidaia bertako topaketa kulturaletan parte hartzeko. Euskal Herritik 65 lagun eraman ditu Highland-era, joaldunak, txalaparta, aizkolariak, dantzariak eta euskal musika erakutsiz eta biziaraziz kultura gaelikoaren jaialdian. Nazioen Munduaren helburua munduan euskal kultura ezagutzera ematea da eta kultura gaelikoarekin diren antzekotasunak direla eta ez da lehenengo aldia Eskozia bisitatzen dutela. Euskal Herriko Gazte Orkestra ere Eskozian izango da abuztuaren 4an Aberdeeneko Nazioarteko jaialdian, kasu horretan lehenengoz jotzen.

Inverness, Eskozia. Kultura gaelikoaren eta euskal kulturaren topaketa Highlands edo Eskoziako 'lur garaietan' egin da beste behin ere. Nazioen Mundua taldeko kideek euskal molde tradizionalak zabaltzea daukate helburu, 'aldi berean Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatuz. Oraingo honetan ere euskal kultura tradizionalaren adierazle diren herri kirolak, dantza, musika erakustaldiak eta abar egin dituzte, euskal ohiturak ezagutzera emateko. Ez da izan, ordea, Eskoziako inguru hau bisitatzen duten lehen aldia. Urrunago joan gabe, iazko martxoan bertan etorri ziren zenbait erakustaldi Inverness-en eskaintzen, Aberri Eguna gisa honetan ospatzen. 

Invernessen, hain zuzen, kultura gaelikoaren udako jaialdia egiten da eta arrazoi honengatik Nazioen Mundua taldeko 65 kidek bidaiatu dute bertara gonbidatu bezala. Euskal Herriko taldeak, eskoziarren gozamenerako, dantza eta musika ikuskizunak eskaintzeaz gain aizkolariak, harrijasotzaileak, ingude altxaketa, lasto altxatzea, sokatira, trontza eta txinga-eramatea bezalako kirol eta usadioak aurkeztu ditu.

Dani Oiharbide Nazioen Mundua taldeko koordinatzaile den Dani Oiarbidek bertako The Press and Journal egunkarira egindako adierazpenetan adierazi du oso pozik daudela izandako harrerarekin.  Jaialdiko egitarauak inoiz baino ekintza gehiago bildu ditu bere baitan eta euskal ordezkarien presentziarekin nazioarteko kutsua eman dio festa tradizional honi. Euskal ordezkariek gaur izango dute azken eguna Eskozia aldean, eta dagoeneko hamaika hiri eta plaza ezberdinetan eskaini dituzte  erakustaldiak.

EGO ere Eskozian

Bestalde eta euskaldunen eta eskoziarren arteko alorrarekin segituz, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) ere Aberdeeneko Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du, kasu honetan lehen aldiz, abuztuaren 4ean. Mundu osoko musikari gazteekin jotzeko aukera izango du hor EGOk. Emanaldi garrantzitsuena Aberdeenekoa izan arren, Eskozian kontzertu bira zabalago bat egiteko parada izango dute EGOko kideek.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.