Hemen zaude: Hasiera Albisteak Segitzen dute Rosarioko Nafarroako Etxean, Funeseko instalazioetan, nafar dantzarien kirol Olinpiadek

Segitzen dute Rosarioko Nafarroako Etxean, Funeseko instalazioetan, nafar dantzarien kirol Olinpiadek

2009/12/11

Segitzen dute Argentinan, Rosarioko Nafarroako Etxeak ondoko Funes herrian daukan 'Aupa Navarra' izeneko instalazioetan, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako Dantzarien Kirol Olinpiadek. Programa asteazkenean hasi zen eta datorren igandean, abenduaren 13an, bukatuko da, Alberto Catalan Nafar Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna bertan egonik egingo den bazkari eta sari-emate ekitaldiarekin.

Rosario, Argentina. Joan den asteazkenean hasita eta Rosarioko Nafarroako Etxea antolatzaile, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako Dantzarien Kirol Olinpiadak ari dira garatzen nafar etxe santafesinoak Rosario Handiko parte den Funes herrian daukan 'Aupa Navarra' izeneko pilotaleku eta kirol instalazioetan. Norgehiagokak pala pilotako partidak, frontenisa, futbola eta voley bezalako kiroletan aurreikusi dira, sarrera librea delarik Candelaria eta Calvo kaleetako instalazioetan, Funesko Udaleko Kirol Esparrua ere lankide.

Bihar larunbata gauez afaria eta dantzaldia iragarri da, txartelak 54 pesotara. Horren aurretik erakustaldi batzuk egingo dira, dantzak eta patin arloan, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, bestelako erakustaldiak ere egingo direlarik bertara deituta zeuden Argentinako bost nafar etxeetako eta Txileko nafar etxe bakarreko dantzari gazteen aldetik.

Igandeak ekarriko du egitarauaren akiera. Jardunak bazkari batekin eta ondoren gauzatuko den sari-emate ekitaldiarekin bukatuko dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun den Alberto Catalan buru.

-Alberto Catalanen bisita Argentinara
-Rosario Nafarroako Etxea
-Buenos Airesko Nafarroako Etxea
-Nafarroako Gobernua

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.