Hemen zaude: Hasiera Albisteak Real Uniongo ordezkaritza batek Murtziako Euskal Etxea bisitatu du bertakoek gonbidatuta

Real Uniongo ordezkaritza batek Murtziako Euskal Etxea bisitatu du bertakoek gonbidatuta

2009/11/24

Irungo Real Union futbol taldeko ordezkaritza batek, Ricardo Garcia presientea buru, Murtziako Euskal Etxea bisitatu du joan den asteburuan, talde irundarrak partida Murtzian jokatu behar zuela-eta Euskal Etxe murtziarrak eginiko gonbidapenari erantzunez. Azkenean Real Murcia ekipoaren kontra Nueva Condomina estadioan jokatutako partidaren emaitzei dagokienez ondorioak oso euskaldunen aldekoak izan ez baziren ere, aipatu bi elkarteak harreman polita hasi dute eta Unai Sanchez Euskal Etxeko lehendakariak, irundarra berau, harro erakuts dezake Euskal Etxeko paretean Real Uniongo jokalari guztien sinadura daraman elastiko dedikatua.

Murtzia, Espainia. Irungo Real Unionek baiezkoa eman zion Murtziako Euskal Etxetik jasotako gonbidapenari eta gustu handiz azaldu ziren Murtziako Euskal Etxeko egoitzara, euskal elkarte murtziarreko kideek bertan prestatutako harrera ekitaldi eta afaria elkarren artean partekatzera.

Bi elkarteen artean eginiko elkarretaratzea apala eta polita izan zen, euskaldunek sarritan egiten dituzten bezala mahai ongi hornitu baten inguruan. Horretan lagundu zuen, zalantzarik gabe, Euskal Etxeko lehendakaria, Unai Sanchez, irundarra eta unionista izateak.

Elkartasun ekitaldi polita

Ekitaldian zehar Real Uniongo presidenteak, Ricardo Garciak, klubeko banderatxoa eta taldeko kideek sinatutako elastikoa oparitu zien euskal etxekoei. Garciarekin batera, ekipoko zuzendaritzako kide gehiago eta Irundik etorritako lagun gehiago baziren bertan, hala nola Roberto Beloki eta Sergio Sanz batzordekideak, Javier Cia Irungo zinegotzia, Roberto López Ufarte kirol zuzendaria, Gorka Bergés prentsaburua, Borja Olazabal kazetaria eta Oscar Hernandez kolaboratzailea.

Euskal Etxearen aldetik, harrera egin zieten, Unai Sanchez-ekin batera, Mari Carmen Lopez, Hugo Costa eta Ana Marta Alonso elkarteko batzordekide eta lagunek, beti ere arrakastarik onena deiatuz talde gipuzkoarrari.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.