Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bahia Blancako Union Vasca EEak 2009ko Euskal Asteko egitaraua eta prezioak eman ditu aditzera

Bahia Blancako Union Vasca EEak 2009ko Euskal Asteko egitaraua eta prezioak eman ditu aditzera

Aurtengo Euskal Argentinar Aste Nazionaleko erakunde antolatzaileak, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak, datorren urriaren 30-31ean eta azaroaren 1ean Buenos Aires probintzia hegoaldeko hiri horretan egingo den elkarretaratze euskal-argentinar handi honek indarrean izango dituen egitarau eta prezioen berri eman zuen atzo. Jakina denez, aurten 110 urte ari da betetzen Bahia Blancako euskal elkartea, egun gaztelaniazko izen osoz 'Unión Vasca Sociedad de Socorros Mutuos, Ex-Laurak Bat' gisa ezagutzen dena. Euskal Asteaz aditzera emandako datuak behin-behinekoak dira eta datozen egunetan baieztatuko dira.

Bahia Blanca, Argentina. 2009ko Euskal Asteko antolatzaile den Bahia Blancako Union Vascak adierazi dituen xifra eta datuak honakoak dira, beti ere aipatu behin-behinekotasunez:

Egitaraua

ASTELEHENA, URRIAREN 26a

-16:00etan Euskal Baserrien erakusketa

ASTEARTEA, URRIAREN 27a

-16:00etan Haur denborapasa tailerra

ASTEAZKENA, URRIAREN 28a

-10:00etan Euskal Etxeen Mundu Elkartea sortzeko bilera
-16:00etan Euskal Etxeen Mundu Elkartea sortzeko bilera

OSTEGUNA, URRIAREN 29a

-09:00etan Euskal Etxeen Mundu Elkartea sortzeko bilera
-16:00etan Euskal Etxeen Mundu Elkartea sortzeko bilera
-21:00etan Opera (Udal Antzokian)

OSTIRALA, URRIAREN 30a

-08:00etan Harrera ordezkaritzei
-12:00etan Enpresa bilkurak
-13:00etan Euskal Etxe bazkaria (FISA predioan)
-16:00etan Haur denborapasa tailerra Euskal Etxeentzat
-16:00etan Mus topaketa euskaraz (Euskal Etxean)
-16:00etan Txistu tailerra
-17:00etan Joko tailerra euskaraz
-17:00etan Abesbatzen elkarretaratzea
-19:00etan Euskal Etxeen elkarretaratzea
-20:00etan Urkoren emanaldia (FISA predioan)
-22:00etan Euskal Etxe afaria (FISA predioan)
-24:00etan Erromeria (FISA predioan)

LARUNBATA, URRIAREN 31a

-08:00etan Harrera ordezkaritzei
-08:30etan Liburutegien bilkura (Euskal Etxean)
-09:00etan FEVAko ordezkarien bilkura
-10:00etan Abesbatzen tailerra
-10:00etan Mus topaketa euskaraz (Euskal Etxean)
-10:30etan Zuzendarien bilkura
-11:00etan Danborrada tailerra
-13:00etan Euskal Etxeen bazkaria (FISA predioan)
-18:30etan Euskal Etxeen elkarretaratzea (Euskal Etxean)
-19:00etan Kalejira
-21:00etan Euskal Etxeen emanaldia (FISA predioan)
-22:00etan Euskal Etxeen afaria (FISA predioan)
-24:00etan Erromeria (FISA predioan)

IGANDEA, AZAROAREN 1a

-11:00etan Meza Mesedetako Ama Katedralean
-12:30etan Euskal dantzak plazan; Rivadavia Plazan
-14:00etan Bazkaria (FISA predioan)

Voucher-en prezioa

-Dantza talde ordezkaritzak: ostirala, larunbata, igandea lo egiteko lekua barne $390
-Dantza talde ordezkaritzak: larunbata, igandea, lo egiteko lekua barne $260
-Laguntzaileak, liburuzainak, abesbatzetakoak, Euskara: ostirala, larunbata, igandea, lo egiteko lekua kanpo $300
-Laguntzaileak, liburuzainak, abesbatzetakoak, Euskara: larunbata, igandea, lo egiteko lekua kanpo $220

-Laguntzaileei, liburuzainei, abesbatzetakoei eta Euskarakoei dagokienez, lo egiteko lekua laguntzaileak berak erreserbatuko du, Euskal Etxeak emandako hotel zerrendaren arabera

-Voucherrik gabekoentzat hauek dira prezioak banaka: Emanaldia/Erromeria $30. Igandeko bazkaria $120

(Prezio aldaketarik gerta daiteke; prezioak pesotan dira)

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.