Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dena prest Bahia Blancan bihartik aurrera lehertuko den 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eusteko

Dena prest Bahia Blancan bihartik aurrera lehertuko den 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eusteko

Giroa tenperatura hartzen hasi da Bahia Blancan, gehienbat bihartik aurrera Buenos Aires probintzia hegomendebaldeko kosta herrialde honetan gailurra hartzen hasiko den 2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari dagokionean. Pilotariak, kantariak, koraletakoak, Estatu Batuetako, Uruguaiko, dantzari, langile bolondres, FEVAko, NABOko... Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxea asteburu aurreko giroa ari zen bizitzen bart, giro polita, bihartik aurrerarako aurreikusten den eromenetik urrun. Besteak beste, Euskal Asteko egitarau behin-betikoa bildu dugu datozen lerroetara.

Bahia Blanca, Argentina. Peru eta Mexikoko euskal etxeetako ordezkariak goizeko zortzietan iristea espero delarik, nazioarte mailan Argentinatik bultzatu nahi den euskal etxe eta federazio arteko elkartea sortzea aipagai hartuko duen bilerarekin hasiko da gaur ostegunerako egitaraua Bahia Blancan, bilera horretarako espero diren gainerako partaideak dagoeneko bertan.

Bestalde, gauez, 21:00etan, Udal Antzokian,  Jose Maria Usandizagaren Mendi-Mendiyan taularatuko da José Power libretogile, Sinfonikoko José Antonio Cerón Ortega zuzendari. Honako kantariak arituko dira, Euskal Herritik etorrita: Andrea Carmen Aparicio (soprano), Juan Cruz Santos Ariño Altuna (barítono) eta Joxe Mari Andeka Gorrotxategi Azurmendi (tenor), eta hauekin batera Luisa Reimers, Txiki (soprano), Enrique Boland (baritono), Kaikuko ordezkari, Marcelo Boluña (baxua), Gaiztorenean. Pianista laguntzaile, Cesar Tello maisua.

Euskal Asteetan batez ere asteburuan lortzen den gailurraren aurretik, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko kideak azken ikutuak ari ziren ematen Argentina osotik eta aurten beste zenbait herrialdetatik ere, tartean Euskal Herriko zenbait, iritsiko den munduaren zain. Bart, etxeko eta kanpoko, andana bat jende zebilen Union Vascan. Hona bertako lehendakari den Mikel Irazustak atzo eskuratu zigun astebururako behin-betiko egitaraua.

OSTIRALA, URRIAREN 30a

-08:00etan Harrera ordezkaritzei Euskal Etxean
-11:00etan Emakumeen Nazioarteko Pala Lehiaketa Euskal Etxean
-12:00etan Enpresa bilkura Bahia Blancako Portu auditoriumean
-13:00etan Euskal Etxeen bazkaria (FISAn)
-15:00etan Herri Kirol erakustaldia (Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa)
-16:00etan Haur denborapasa tailerra Euskal Etxeentzat
-16:00etan Mus topaketa euskaraz(EuskalEtxean)
-16:00etan Txistu tailerra
-17:00etan Joko tailerra euskaraz Euskal Etxean
-17:00etan Abesbatzen elkarretaratzea
-18:00etan Emakumeen Nazioarteko Pala Lehiaketa Euskal Etxean
-19:00etan Euskal Etxeen elkarretaratzea FISAn
-20:00etan Urkoren emanaldia(FISAn)
-22:00etan Euskal Etxe afaria(FISAn)
-24:00etan Erromeria (FISAn)

LARUNBATA, URRIAREN 31a

-08:00etan Harrera ordezkaritzei
-08:00etan Liburutegien bilkura Euskal Etxean
-09:00etan FEVAko Bilkura Nagusia
-10:00etan Mus topaketa euskaraz Euskal Etxean
-10:30etan Zuzendarien bilkura
-11:00etan Emakumeen Nazioarteko Pala Lehiaketa Euskal Etxean
-11:00etan Danborrada tailerra
-12:00etan Herri Kirol erakustaldia (Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa)
-13:00etan Euskal Etxeen bazkaria FISAn
-17:00etan Euskal Etxeen elkarretaratzea Euskal Etxean
-17:30etan Kalejira Bahia Blancako kaleetan zehar
-18:00etan Emakumeen Nazioarteko Pala Lehiaketa Euskal Etxean
-20:00etan Euskal Etxeen emanaldia FISAn
-23:00etan Euskal Etxeen afaria FISAn
-24:00etan Erromeria FISAn

IGANDEA, AZAROAREN 1a

-11:00etan Meza Mesedetako Ama Katedralean
-12:00etan Herri Kirol erakustaldia (Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa)
-12:30etan Euskal dantzak plazan, Rivadavia Plazan
-14:00etan Bazkaria eta Euskal Astearen amaiera (FISAn)

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.