Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria du 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko DVD oroigarria

La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria du 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko DVD oroigarria

La Platako Euzko Etxea erakundeak --eta zehatzago bere 'Matxin Burdin' liburutegiak-- plazaratu berria du joan den urriaren 25etik azaroaren 2ra arte Buenos Aires probintziako hiriburu den honetan antolatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ekitaldietako argazki, bideo, audio eta bestelako ikusgarriak biltzen dituen DVDa. Erosleek, bertan gertatu zena euren begiez ikusi eta nahi dutenekin partekatzeaz gain, 'Matxin Burdin' liburutegiaren kolaboratzaile bilakatuko dira, etekinak Euzko Etxearen baitango liburutegi honentzat izango baitira.

La Plata, Argentina. DVDa ikusteko, eskabide minimo batzuk ere beharko ditu ordenadoreak, hala nola kasu honetan Windows XP eta 512 Kb RAM memoria, Explorerra, Acrobar Readerra eta argazki eta bideoak ikusteko programa  bat. DVDak 25 pesotan salduko dira eta zuzenean Euzko Etxean edo bestela hona idatziz edo deituz erosi ahal izango dira:

Centro Basko Euzko Etxea (58. kalea eta 14.a, La Plata)
Tel./Faxa: (0221) 457-3497, kanpotik 00 54 221 4573497
Webgunea: www.centrovasco.com
E-maila: cvascolp@netverk.com.ar edo bibliotecacentrovasco@yahoo.com.ar

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria du 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko DVD oroigarria

DVDaren diseinua eta itxura