'Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara, euskaldunon hizkuntza', aldarrikatuko du Rosarion Euskararen stand-ak
Iaz Cordobako Euskal Astean lortu zuen arrakasta ikusirik, FEVAk eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak, euskararen stand-a datozen hiru egunetan Rosarion gailurra hartuko duen Euskal Astean berriro ipintzea erabaki dute. Bihartik hasita eta iganderaino egongo da zabalik, euskarari buruz edota euskaraz argibideak emanez, publiko euskaradun zein euskaragabeari jolasak proposatuz hizkuntzara hurbil daitezen, Euskaltzaleak-eko, Rosarioko Euskal Etxeko eta Argentinan Euskaraz programako ikasle eta irakasleen eskutik.
"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.
Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.
Dena prest Rosarion bihar hasi eta astelehenetik aurrera garatuko den 2007ko Euskal Aste Nazionalari ekiteko
Bihar hasiko dira Rosarion Argentinako Euskal Aste Nazionalari bidea egiteko prestatu dituzten ekitaldiak: pilota partidak antolatu dira sarrera gisa, bihar eta etzi Zazpirak Bat Euskal Etxean. Ondotik, astelehenean hasiko da zazpi eguneko Euskal Astea eta hurrengo igandea bitartean Argentinako euskaltzale ugari --eta Euskal Herritik heldutako lagunak ere-- bilduko dira deialdira. Ohi bezala, EuskalKultura.com ere bertan izango da: Sabrina Otegi eta Maialen Gonzalo Aranbururen lana medio hitzordu garrantzitsu honek emango duenaren berri idatziko dute. Hona Euskal Astearen behin-betiko egitaraua.
2007ko Argentinako Euskal Asteko behin behineko egitaraua aurkeztu dute: urriaren 1etik 7ra Rosarion
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak 2007ko Argentinako Euskal Astearen behin-behineko egitaraua aurkeztu du. Lehen egutegia da eta oraindik ere aldaketak egon daitezke, baina argi erakusten du Santa Fe probintziako euskal etxe honetako bazkideak zenbat lan eta gogo jartzen ari dira Euskal Astearen antolakuntzan. Argentinako euskaldunen jaiko giroa prestatzeko pilota txapelketa egingo da irailaren 29a eta 30en eta Euskal Astea urriaren 7a arte luzatuko da.