EuskoSare > Euskal Mundua > Katalogoa.org, gabonetako erosketetarako euskal produktuen gida
2009-12-21 08:54
  • Euskara
  • Castellano
  • Fran├žais
  • English

Katalogoa.org, gabonetako erosketetarako euskal produktuen gida

Webgune honek euskal produktu berrien informazioa batzen du: musika, bideoak, DVDak, liburuak, komikiak, jolasak edo aldizkariak aurki ditzazkegu.

Gabonetan zer oparitzea ez baldin badakizu hemen duzu eskaintza zabala: Katalogoa.org, euskarazko produktuen katalogoa.

Ekimen honek 135 toki-erakunderen babesa dauka eta euskarazko produktuen sustapenerako sortu zen orain dela 12 urte. Hasieran Nafarroako udal gutxik eratutako ideia bazen, egun 200 udal baino gehiago elkartzen ditu.

Webgunean besteak beste musika, filmak, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak eta jokoak, aldizkariak, gurasoentzako materiala edo bideojokoen azken nobedadeak daude. Produktu bakoitzak bere prezioa darama eta zein adinakoei zuzenduta dagoen gomendioa irakur daiteke ere.

Informazio gehiago:

2009-2010eko katalogoa osorik ikusi PDF formatuan.


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/katalogoa_org_gabonetako_erosketetan_ezinbesteko_gida/eks_newsitem_view