EuskoSare > Euskal Herria > Euskal Herrian bizi > Espainiako nazionalitatea lortzeko baldintzak
2005-09-07 18:11
Azken aldaketak: 2009-10-23 14:50
Itzultzailea: María Verónica Barzola

Espainiako nazionalitatea lortzeko baldintzak

Espainiar herritartasuna lortzeko izapideak egin nahi dituztenei aholku emateko asmoz, hura nork lortu ahal duen, zer baldintza bete eta zer dokumentazio aurkeztu behar den eta beste argibide baliagarri batzuk azaltzen dituen gida oso-osoa aurkezten dugu.
Espainiako nazionalitatea jatorriz, aukeraz edo bertan bizitzeagatik lor daiteke.

Nortzuk dira jatorrizko espainiarrak?

  • Aita edo ama espainiarra dutenak.
  • Gurasoak atzerritarrak izanik, Espainian jaio direnak, gurasoetako bat, gutxienez, Espainian jaiotakoa baldin bada.
  • Gurasoak atzerritarrak izanik, Espainian jaiotakoak, gurasoek nazionalitaterik eman ezean.
  • Espainian jaio eta filiazio zehatzik ez dutenak.
  • Espainiar batek adoptatutako adin txikiko atzerritarra.

Nola hartzen da nazionalitate espainiarra Espainian bizitzeagatik?

Nork har dezake nazionalitatea bide horretatik?

Espainian legearekin bat bizi den edozein atzerritarrek eska dezake. Hala ere, salbuespen batzuk daude:

  • Babestu politikoak: 5 urtez bizi behar izan dute Espainian.
  • Latinoamerikakoak, Andorrakoak, Filipinetakoak, Ekuatore Gineakoak, Portugalekoak eta sefardiak: 2 urtez bizi behar izan dute Espainian.
  • Espainiako lurraldean jaiotakoak edo espainiar batekin ezkondutakoak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
  • Espainiatik kanpo jaio baina jatorriz espainiar izandako aita edo ama dutenak: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
  • Ondoz ondoko bi urtez Espainiako herritar edo erakunde baten legezko babes, zaintza edo harrerapean egon direnak, baita eskaeraren unean egoera horretan jarraituz gero ere: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.
  • Espainiar herritarren alargunak, ezkontidea hil zen unean legezko edo egitatezko banantzerik egon ezean: urtebetez bizi behar izan dute Espainian.

Zer behar da?

Espainian denboraldi zehatz batez bizi izana egiaztatzea; denboraldia nazionalitatearen edo inguruabar pertsonalen araberakoa izango da.

Zer da espainiar nazionalitatea kontsolidazioz lortzea?

Nazionalitatea hamar urtez, fede onez eta Erregistro Zibilean inskribatutako tituluetan oinarriturik, etengabe eduki eta erabiltzeagatik lortzea da.

Zer behar da?

Nazionalitate espainiarraren erabilpenari eutsi izana, hau da, bai eskubideez gozatzean bai eginbeharrak betetzean norberaren burua espainiartzat hartuz jokatu izana.

Zer da Espainiako nazionalitatearen aldeko aukera?

Espainiakoa ez den beste nazionalitate bat duten pertsonek nazionalitate espainiarra lortzeko duten eskubidea da.

Nortzuek aukera dezakete nazionalitate espainiarra izatea?

  • 18 urte bete eta gero Espainiako filiazioa edo jaiotza eman zaienek.
  • Espainiako herritar baten guraso-agintearen menpe daudenek edo egon direnek.
  • Aita edo ama jatorriz espainiarra eta Espainian jaiotakoa dutenek.
  • Espainiar batek adoptatutako hemezortzi urtetik gorakoak.

Nazionalitate bikoitzaren izapideak egiteko behar den dokumentazioa

Bizilekuaren eta ezkontzaren ziozko nazionalitatea

Behar den dokumentazioa:

  1. Jaiotza-ziurtagiria (beharrezkoa bada, espainierara itzulia), hitzez hitzekoa, Jatorrizko Herrialdeko Espainiako Kontsulak legeztatua, edo, bestela, apostilla edo ziurtagiri eleanitza.
  2. Atzerritar dokumentazioa duela frogatzeko, Poliziaren Komisarian egindako ziurtagiria.
  3. Jokabide hiritarrari buruzko aitorpen osagarria (Erregistroan emandako dokumentazioa; espedientearen izapidea egiten den egun berean bete behar da).
  4. Bizikidetzaren ziurtagiria (Udalak emandakoa).
  5. Zigor-aurrekarien ziurtagiria (agiria estankoan erosi eta Zigortuen eta Auzi-iheslarien Madrilgo Erregistro Nagusira bidali behar da; Gobernuaren Bilboko Ordezkaritzan ere eskura daiteke).
  6. Inskribaturik dagoela egiaztatzeko, dagokion kontsulatuak egindako ziurtagiria.
  7. Espainiako ezkontidearen jaiotza-ziurtagiri literala eta ezkontzarena.

Interesatuak, agiri guztiak lortu ondoren, Erregistro Zibilera joan behar du dokumentazioarekin, espedientearen izapideak egiteko. Berarekin, ezkontideak eta adinez nagusi eta espainiar diren 2 lekukok joan behar dute.

Gogoan izan 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. ziurtagiriak 3 hilabeteren buruan iraungitzen direla.

Espainian bizitzearen ondoriozko nazionalitate espainiarra

Espainian bizitzearen ondoriozko nazionalitate espainiarra lortzeko, eskabidea aurkeztu behar da interesatuaren bizilekuari dagokion Erregistro Zibilean.

Eskaera egiteko, Espainian bizitzearen ondoriozko nazionalitatearen eskabide-eredua erabil daiteke. Interneten ez ezik, Justizia Ministerioko Nazionalitate Zerbitzuan ere eskura daiteke:

C/Rios Rosas, 24
28003 - Madrid
Telefonoa: 91 390 48 39

Arreta egiteko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:30era, etengabe; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara; udaldian, hau da, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00era bitarte erantzungo da, eta larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.

Postaz edo telefonoz ere eska daiteke eredu hori.

Beharrezkoa den dokumentazioa:

  1. Egoitza-agiria: Espainian bizitzen eramandako denbora egoitza-agiria eskatu zen egunetik aurrera zenbatu behar da.
  2. Jaiotza-ziurtagiri eleanitza edo jaiotza-ziurtagiri literal (beharrezkoa bada, espainierara itzulia) legeztatua edo, bestela, Hagako apostilla, jatorriko herrialdean dagoen Espainiako Kontsulak edo Espainian dagoen jatorriko herrialdeko Kontsulak emana.
  3. Atzerritar dokumentazioa duela frogatzeko, Poliziaren Komisarian egindako ziurtagiria.
  4. Errolda-ziurtagiria (Udalak emana).
  5. Zigor-aurrekarien ziurtagiria (agiria estankoan erosi eta Zigortuen eta Auzi-iheslarien Madrilgo Erregistro Nagusira bidali behar da; Gobernuaren Bilboko Ordezkaritzan ere eskura daiteke).
  6. Inskribaturik dagoela egiaztatzeko, dagokion kontsulatuak egindako ziurtagiria. Hiru hilabetera iraungiko da, berariaz adierazitako iraungipen-epea 3 hilabete baino luzeagoa izan ezean.

Aitona edo amona espainiarra izanez gero, Espainian bizitzen eman behar izan den denboraldia urtebetera murrizten da. Horretarako, aitona edo amona espainiarraren jaiotza-ziurtagiri literala erakutsi behar da.

Interesatuak, agiri guztiak lortu ondoren, Erregistro Zibilera joan behar du (aurretiaz hitzordua eskatuta) dokumentazioarekin, espedientearen izapideak egiteko. Berarekin, ezkontideak eta adinez nagusi eta espainiar diren 2 lekukok joan behar dute.

Gogoan izan 3., 4., 5.eta 6. ziurtagiriak 3 hilabeteren buruan iraungitzen direla.

Erregistro Zibilen helbideak eta telefonoak:

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Nafarroa

Elexondo, z/g

Telefonoa: 945026995

Faxa: 945026992

01470 Amurrio

Bide Onera plaza, z/g

Telefonoa: 944001020

48900 Barakaldo

Ariznoa enparantza, 1

Telefonoa: 943038059

Faxa: 943038050

20570 Bergara

Kale Berria, 13

Telefonoa: 948336085

Faxa: 948334090

31430 Agoitz

Gasteiz hiribidea, 18

Telefonoa: 945004879

Faxa: 945004850

01071 Gasteiz

Barroeta Aldamar, 10

Telefonoa: 944016710

Faxa: 944016988

48071 Bilbo

Teresa de Calcuta plaza, 1 (Atotxa)

Telefonoa: 943000730

Faxa: 943000702

20071 Donostia

San Martin plaza, 4

Telefonoa: 948546052

Faxa: 948546052

31200 Lizarra


Allende Salazar, 9

Telefonoa: 946035771

48300 Gernika-Lumo

Juan Gisasola,1

Telefonoa: 943033404

Faxa: 943033400

20600 Eibar

San Roke, 4

Telefonoa: 848424008

Faxa: 848424009

31071 Iruñea


Foruak, 10

Telefonoa: 946023970

48990 Getxo

Iparralde hiribidea, 9

Telefonoa: 943020146

Faxa: 943020140

20300 Irun

Pablo Sarasate, 4

Telefonoa: 948827502

Faxa: 948827502

31500 Tutera



San Juan, z/g

Telefonoa: 943002603

Faxa: 943002606

20400 Tolosa


Nola galtzen da nazionalitate espainiarra?

Normalean atzerrian bizi diren emantzipatuek honako kasu hauetan galduko dute nazionalitate espainiarra:

  • beren borondatez beste nazionalitate bat hartzen badute, edo
  • emantzipatu baino lehen zeukaten atzerriko nazionalitatea bakarrik erabiltzen badute.

Atzerriko nazionalitatea hartzen dutenetik edo emantzipaziotik hiru urte iragaten direnean galduko da nazionalitate espainiarra.

Galera saihesteko, nazionalitatea mantentzeko gogoa aitortu behar dute, epearen barruan.

Latinoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako edo Portugaleko nazionalitatea hartzeak ez du nazionalitate espainiarraren galera ekarriko.

Espainiako nazionalitateari berariaz uko egiten dioten espainiar emantzipatuek kasu orotan galduko dute hura, beste nazionalitate bat badute.

Era berean, honako kasu hauetan ere galduko dute nazionalitatea jatorrizko espainiar ez direnek:

  • Epai irmoaren bitartez, nazionalitatea galtzeko zigorra ezarri zaienek.
  • Gobernuaren berariazko debekuaren kontra eta beren borondatez, atzerriko estatu bateko armadan edo kargu politiko batean hasten direnek.
  • Hiru urtez, Espainiako nazionalitatea hartzean uko egin zioten nazionalitatea bakarrik erabiltzen dutenek.

Nola berreskuratzen da Espainiako nazionalitatea?

Honako baldintza hauek bete behar dira nazionalitate espainiarra berreskuratzeko:

  • Espainiako legezko egoiliarra izatea. (Baldintza hau salbuetsi egin daiteke).
  • Erregistro Zibileko arduradunaren aurrean, Espainiako nazionalitatea berreskuratzeko gogoa adieraztea.
  • Berreskurapena Erregistro Zibilean inskribatzea.

Honako hauek Gobernuaren oniritzia beharko dute nazionalitatea berreskuratzeko:

  • Hiru urtez, Espainiako nazionalitatea hartzean uko egin zioten nazionalitatea bakarrik erabili dutenek.
  • Gobernuaren berariazko debekuaren kontra eta beren borondatez, atzerriko Estatu bateko armadan edo kargu politiko batean hasten direnek.
  • Nazionalitatea epai irmo baten bidez galdu dutenek.

Iturriak:

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Espainiako Justizia Ministerioa:
http://www.mju.es
http://www.emigracionlegal.com


Kalifikatu:
http://www.euskosare.org/euskal_herria/euskal_herrian_bizi/espainiako_nazionalitatea/eks_article_view