EuskoSare > EuskoSareri buruz > EuskoSarek jai eta gabon zoriontsuak opa dizkizue!
2009-12-23 12:19
Azken aldaketak: 2009-12-23 14:19

EuskoSarek jai eta gabon zoriontsuak opa dizkizue!

EuskoSarek urte amaierari agurra esan baino lehen eskerrak eman nahi dizkio 2009an bere ondoan ibili diren danoi.

Jai egunak datorkizkigu. Gabonak, eguberria, Olentzero, urte amaiera, urteberria,.. horrexegatik, begirada atzera bota eta urte berriari eskuak zabal-zabalik izanez, eskerrak eman nahi genizueke: gure ondoan egoteagatik, sare erraldoi honetan parte-hartzeagatik, egunero hau guztia zuek osatzen duzuelako.

Hurrengo urteari begira zera eskatu nahi genizueke: zerbait hobetu nahi baduzue, zeozer aldatu, kendu, sortu... atal berriak, edukiak,... sareak zuek sortzen duzuelako eta zuengana zuzenduta dagoelako, zuen iradokizun guztiak info@euskosare.org helbidera zuzendu eta ongietorriak izango dira. Jaso ahala aztertuko ditugu eta bideragarriak izanez gero, martxan jartzen ahaleginduko gara.

Eskerrik asko!

Zorionak eta Urte Berri On!


Kalifikatu: (1 votes)
http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/euskosarek_2009ko_jai_gabon_zoriontzuak_opa/eks_newsitem_view