EuskoSare > Avant-garde > Txomin Peillen idazle eta ikerlaria, Eusko Ikaskuntzaren 2009ko Manuel Lekuona Saria
2009-12-23 08:07
Dernière modification: 2009-12-23 08:09
Actions sur le document
Argazkia: Euskonews.com

Txomin Peillen idazle eta ikerlaria, Eusko Ikaskuntzaren 2009ko Manuel Lekuona Saria

Txomin Peillen idazle eta ikerlariak irabazi du Manuel Lekuona Saria, 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren (opera omnia) onarpen gisa euskal kulturaren pertsonalitateei ematen dien saria.

1932an Parisen jaioa den Txomin Peillenek Zientzia ikasketak (Biologia eta Geologia) egin zituen Sorbonako Unibertsitatean, bertan Ion Mirande ezagutu zuen, zuberotar jatorria zuten biek batera sortu zuen 1962an Igela aldizkari heterodoxoa.

Pariseko Lavoisier Lizeoan irakasle lanetan aritu da eta baita Paueko Unibertsitateko Letren fakultatean (Euskal Hizkuntza eta Literatura), 1981ean doktoratuz Bordeleko Lexique Basque de l'anatomie, morphologie et semantique tesiarekin.

Bere lehenengo testuak Gernika, Egan y Euzko-Gogoa aldizkarietan jaso dira. Orduz geroztik hamabost liburu inguru argitaratu ditu, zenbait nobela, ipuin antologia eta haurrentzako lanak.

Sorkuntza literarioarekin batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin du biologia, ideien historia (etnografia eta literatura) eta linguistika alorrean. Lan hauek Anuarios de Eusko Folklore, FLVSD, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskera (Bilbo), Elhuyar, Bulletin du Musée Basque de Bayonne eta UZEI aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste.

Manuel Lekuona Saria Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1983an obra osoak (opera omnia) interesa duen euskal kulturako pertsonalitateei onarpen gisa emateko. Aurreko edizioetan saritutakoen artean daude, besteak beste, Jorge Oteiza, José Miguel de Azaola, Justo Gárate, Bernardo Estornés, Carlos Santamaría, José Mª Jimeno Jurío, Eugène Goyheneche, Micaela Portilla, Elías Amézaga, Menchu Gal, Montxo Armendariz edo Manuel Lekuona bera. Saria Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat da eta zehazteke dagoen ekitaldi publiko batean emango zaio sarituari.

Informazio gehiago

Bere bizitzaren inguruko elkarrizketa irakurri.  


Qualifier :
http://www.euskosare.org/abangoardia/manuel_lekuona_saria_2009_txomin_peillen/eks_newsitem_view